Félix Pyat
Félix Pyat (Vierzon, Frantzia, 1810eko urriaren 4a - Saint-Gratien, Seine-et-Oise, Frantzia, 1889ko abuztuaren 3a) frantsesezko idazlea eta politikaria izan zen.
Félix Pyat | |||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|
1888ko martxoaren 25a - 1889ko abuztuaren 3a
1887 -
1848 - 1848 | |||||||
Bizitza | |||||||
Jaiotzako izen-deiturak | Félix Aimé Pyat | ||||||
Jaiotza | Vierzon, 1810eko urriaren 4a | ||||||
Herrialdea | Frantzia | ||||||
Heriotza | Saint-Gratien, 1889ko abuztuaren 3a (78 urte) | ||||||
Hobiratze lekua | Père Lachaise hilerria Grave of Pyat (en) | ||||||
Hezkuntza | |||||||
Hizkuntzak | frantsesa | ||||||
Jarduerak | |||||||
Jarduerak | politikaria, kazetaria, antzerkigilea, abokatua eta idazlea | ||||||
Lantokia(k) | Paris | ||||||
Kidetza | Lehen Internazionala Commune Council (en) Commission exécutive of 1871 (en) Committee of Public Health (en) | ||||||
Izengoitia(k) | Jules Mayret | ||||||
Bizitza
Le Figaro eta Charivari agerkarietan idatzi ondoren, Revue Britannique aldizkaria zuzendu zuen. Frantziako Alderdi Sozialistako buruzagia zen, baina, familia aberats bateko semea zenez, demokraziako aristokrata deitu zion Proudhon anarkistak. 1849ko matxinada errepublikazalean parte hartu ondoren, Suitzara ihes egin behar izan zuen. 1870ean, Parisa itzuli zen, eta Le combat agerkaria sortu zuen. Urte bereko urriko gertaeretan parte hartzeagatik atxilotu zuten. 1871n, diputatu hautatu zuten Seineko departamenduan eta Parisko Komunako kide izan zen; Komunaren errepresiotik ihes egitea lortu, eta Ingalaterrara erbesteratu zen. 1880. urtean Frantziara itzuli zenean, La commune egunkaria sortu zuen. 1888an, diputatu hautatu zuten Marseillan, ezker muturreko jarrerak izan zituen, eta eztabaida politiko latzak izan zituen Boulanger jeneral eta politikariarekin.
Erreferentziak
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Félix Pyat |
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.