Félix Morisseau-Leroy

Félix Morisseau-Leroy (Grand Gosier, 1912ko martxoaren 13a - Miami, 1998ko irailaren 5a) idazle haitiarra eta bertako kreoleraren sustatzailea izan zen.

Félix Morisseau-Leroy

Bizitza
JaiotzaGrand-Gosier (en) Itzuli, 1912ko martxoaren 13a
Herrialdea Haiti
HeriotzaMiami, 1998ko irailaren 5a (86 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakfrantziar kreolerak
Haitiko kreolera
Jarduerak
Jarduerakidazlea, poeta, antzerkigilea eta kazetaria
Jasotako sariak

Poesia eta antzerkia kreoleraz idatzi zituen lehenengo pertsona nabaria izan zen, eta bide horretaz hizkuntzari prestigioa eman zion. Izan ere, ordu arte haren herrialdean literaturarako erabiltzen zen hizkuntza bakarra frantsesa zen, beste herri kolonizatu batzuetan gertatu izan den modu berean. Hain zuzen ere, Ghana eta Senegalgo literatura esparruak suspertzen lagundu zuen, deskolonizazioaren garaian.

1981an Floridara joan zen bizitzera eta bertan geratu zen, haren hizkuntzaren aldeko lanean segitu bazuen ere.

Bibliografia hautatua

  1. Plénitudes (1940), poesia.
  2. Natif-natal, conte en vers (1948), ipuina bertsotan.
  3. Dyakout (Diacoute) (1951), poesia.
  4. Wa Kreyon (Antigone) (1953), antzezlana.
  5. Haitiad and Oddities (1991), poesia.
  6. Les Djons d'Haiti Tom ("Haitiar kementsuak", 1995).

Kanpo loturak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.