Félix Gouin
Félix Gouin (Peypin, 1884ko urriaren 4a - Niza, 1977ko urriaren 25a) frantziar politikaria izan zen, 1946an presidente izandakoa.
Lanbidez abokatua, Langile-Internazionalaren Frantziar Sekzioan sartu zen. 1940an Philippe Pétaini botere osoa ematearen kontra bozkatu zuen. Espainiara ihesi eta, hiru hilabetez, Miranda Ebroko kontzentrazio-esparruan izan zen. Handik Erresuma Batura aldera ihes egin zuen eta Frantzia Askearekin bat egin zuen. 1946an presidente izendatu zuten.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.