Félix Galipaux

Félix Galipaux (Bordele, 1860ko abenduaren 12Paris, 1931ko abenduaren 7) idazlea, antzerkigile, aktore, biolin-jotzailea eta umorista frantziarra izan zen. Berak zabaldu zuen galipette hitza. Prentsan "Félix Mayran" izengoitia erabili zuen; Henri Pagat-ekin idazten zuenean, aldiz, "Pagalipaux".[1]

Félix Galipaux

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakFélix-Martin Fénelon-Galipaux
JaiotzaBordele, 1860ko abenduaren 12a
Herrialdea Frantzia
Lehen hizkuntzafrantsesa
HeriotzaParisko 1. barrutia, 1931ko abenduaren 7a (70 urte)
Hobiratze lekuaPère Lachaise hilerria
Grave of Galipaux (en) Itzuli
Hezkuntza
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakantzerkigilea, aktorea, eleberrigilea, komediantea, biolin-jotzailea eta zinema aktorea
Jasotako sariak
IMDB: nm1767075 Edit the value on Wikidata
Félix Galipeau Le Comte de Luxembourg (1912) antzezlanean.
Idazleari eskainitako bustora, Parisko hilerrian.

Biografia

Bordelen jaio zen Félix Martin guraso ezezaguneen semea. Louise Fénélon-Galipaux-ek, bere ama, aitortu zuen 1866ko apirilaren 27an eta abizena eman zion. Parisko Kontserbatorioan lehen saria lortu ondoren, nahiago izan zuen Théâtre du Palais-Royal antzokira joan Comédie-Française baino. Ondoren, Palais-Royal antzokitik Renaissance-ra joan zen.

Hainbat antzezlan, komedia, zirriborro, bakarrizketa eta fantasia egile izan zen. Gaur egungo "komiko" antzekoa zen; bete testuekin barre eragin nahi zuen, garaian oso ohikoa zen berezitasun fisikorik edo ahoskera akatsik erabili gabe.

Félix Galipaux 1931an hil zen, Parisko Père Lachaise hilerrian lurperatu zuten. Egun, hilobian, bere brontzezko bustoa ikus daiteke.[2]

Obra idatzia

Galipettes

Galipaux izan zen hitza zabaldu zuena. Hitza, antza, Frantziako mendebaldeko dialektoetan ezaguna zen. Euskaraz Itzulipurdiak esango genuke.[3] Idazleak narrazio bilduma bat idatzi zuen 1887tik 1905era izenburu horrekin. Arrakasta handia izan zuen. Re-Galipettes, Histoires de théâtre 1930ean berrargitaratu zen, idazlea hil aurretik.

  • Galipettes, Paris, Jules Lévy, 1887. Aurélien Schollen hitz aurrearekin.
  • Encore des Galipettes ;
  • Toujours des Galipettes ;
  • Rien que des Galipettes ;
  • Plus que jamais des Galipettes 1911 ;
  • Re-Galipettes, Histoires de théâtre 1930.

Beste idazlanak

  • Nos Acteurs dans la rue ;
  • Monologues et récits ;
  • Confetti ;
  • Pour casinoter. Komediak, saineteak, bakarhizketak. Paris, Paul Ollendorf, 1895 ;
  • Théâtricule ;
  • La Tournée Ludovic ;
  • Petits Vers sur de grands mots ;
  • Gorgibus et Sganarelle ;
  • Un monsieur qui a un tic ;
  • Le Raid Paris-Monte Carlo en deux heures ;
  • Le Premier cigare du collégien ;
  • Les sifflets du merle, soliloques gais, Paris, Librairie théâtrale, 1931 ;

Elkar lanean idatzitako lanak

  • 1905 : La Mémoire des dates, Edmond Guiraudekin idatzita.
  • 1921 : La guerre en pantoufles, Gabriel Timmoryekin idatzita.
  • 1928 : Nous allons passer une bonne soirée !, Gabriel Timmoryekin idatzita.

Filmografia

  • 1991: Un monsieur qui a un tic, Albert Capellani zuzendariaren filma.

Erreferentziak

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.