Félix Ayo
Félix Ayo (Sestao, 1933ko uztailaren 1a - Erroma, 2023ko irailaren 24a) bizkaitar biolin-jotzaile ezaguna izan zen. Nazioarteko artista izan zen.[1][2]
Félix Ayo | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Sestao, 1933ko uztailaren 1a |
Herrialdea | Bizkaia, Euskal Herria |
Heriotza | Mentana, 2023ko irailaren 24a (90 urte) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Sestaoko Musika Kontserbatorioa Accademia Nazionale di Santa Cecilia (en) Bilboko Musika Kontserbatorioa |
Hizkuntzak | gaztelania italiera |
Jarduerak | |
Jarduerak | biolin-jotzailea, musika-irakaslea, unibertsitateko irakaslea, jury (en) eta musikaria |
Lantokia(k) | Espainia |
Enplegatzailea(k) | Accademia Nazionale di Santa Cecilia (en) |
Kidetza | I Musici (en) |
Genero artistikoa | musika klasikoa |
Musika instrumentua | biolina |
Diskoetxea | Philips Epic Records Philips Classics Records (en) |
Ibilbidea
Bilboko kontserbatorioan hasi zen musikari bezala prestatzen eta hamalau urterekin titulazioa lortu zuen, Biolin eta Ganbera Musikako Karrera Amaierako Lehen Sari Berezia jasota. Hamasei urte zituela, Ibañez de Betolaza lehiaketa irabazi zuen Bilbon, ikasketak hobetzeko beka batekin batera. Horri esker, Parisen, Sienan eta Erroman ikasi zuen. Bere ibilbidean, biolin-bakarlaria, zuzendaria eta Erromako Santa Cecilia Akademiako hobekuntza-ikastaroetako irakaslea izan zen; halaber, Kanadan, Australian, Danimarkan, Ameriketako Estatu Batuetan, Estatu espainolean, Italian, Alemanian eta Japonian eskolak eman zituen eta munduko biolin-lehiaketa garrantzitsuenetako batzuen epaimahaikide izan zen.[3]
1952an, I Musici taldean sartu zen eta horretako lehen biolin bakarlaria izan zen hamasei urtez. 1970ean, Quartetto Beethoven di Roma sortu zuen. Accademia Nazionale di Santa Cecilian irakaslea, Preis der Schallplattenkrítik (hirutan) eta Grand Prix du Disque sariak lortu zituen.
1981ean Emma Jiménez piano-jotzaile sestaoarrarekin bikote bat osatu zuen.
Diskografia hautatua
- Tomaso Albinoni: Concerts del op. 9 (1.4.6.7.10 i 12) - I Musici
- Antonio Vivaldi: Concertos La Cetra op. 9 i Il cimento dell’armonia i dell’invenzione, op. 8 - I Musici
Erreferentziak
- Rubio, Andrés F.. (1987-12-30). «Félix Ayo, un violinista condenado a 'Las cuatro estaciones'» El País.
- «Felix Ayo biolinista sestaotarra zendu da 90 urte zituela» gara 2023-9-26 (Noiz kontsultatua: 2023).
- https://www.naiz.eus/eu/info/noticia/20230926/felix-ayo-biolinista-sestaoarra-zendu-da-90-urte-zituela