Fènix 11·23
Fènix 11-23 Joel Joan eta Sergi Larak zuzendutako katalanezko filma da, 2012an estreinatu zena [1]. Aretoetan 70.000 ikusle eta milioi erdi euroko errekaudazioa bildu zituen.
Fènix 11·23 | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 2012 |
Izenburua | Fènix 11·23 |
Jatorrizko hizkuntza | katalana |
Jatorrizko herrialdea | Espainia |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | film dramatikoa |
Iraupena | 90 minutu |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Joel Joan (en) |
Gidoigilea(k) | Hèctor Hernández Vicens (en) |
Antzezlea(k) | |
Ekoizpena | |
Ekoizle eragilea | Joel Joan (en) |
Argumentua
Benetako gertaera hauetan oinarritzen da kasua: 2004ko udazkenean, Èric Bertran, 14 urteko mutiko atxilotu egin zuen Espainiako Poliziak eta epaiketara eraman zuten agintariek ondoren[2].
Bertranek blog bat ireki zuen 2004an, Harry Potter eta Fenixaren Ordena liburuan nolabait ordenatua: bere zioa zen hizkuntza katalana defenditzea, eta liburu hartan bezala, defentsa horretarako ustezko ordena edo talde bat sortu zuen fikzionatuta. Fenix txoriaren izen katalanaz gain (Fènix), bloga bi zenbakik identifikatzen zuten: 11, irailaren 11gatik, Irailaren 11ko Diada delako, eta 23, beste diadagatik, Sant Jordi santuaren eguna 23an delako.
Blog hartan idatzitakoengatik, gau batean, Madrilgo talde antiterroristako 30 guardia zibil bere etxean sartu ziren eta terrorismo informatikoaz salatu zuten. Bere delitua: supermerkatu kate bati e-mail batzuk bidali izana produktuen etiketatua katalanez egiteko eskatuz[3].
Kanpo estekak
- Fènix 11·23 a El Mundo (Gaztelaniaz)
- (Gaztelaniaz) País, Ediciones El. (2007-04-13). «Planella lleva a escena la "increíble" historia de Èric Bertran» El País ISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2019-06-06).
- Lasturralde. «Fenix 11.23» AZpiTituluak.eus (Noiz kontsultatua: 2019-06-06).