Fängelse
Fängelse (euskaraz Presondegia) 1949ko Ingmar Bergman suediar zinema zuzendari eta gidoigileak zuzendu eta idatzitako drama film bat da. Doris Svedlund, Birger Malmsten eta Eva Henning aktoreek antzeztu zuten.
Fängelse | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 1948 |
Izenburua | Fängelse |
Jatorrizko hizkuntza | suediera |
Jatorrizko herrialdea | Suedia |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | film dramatikoa |
Iraupena | 78 minutu |
Kolorea | zuri-beltzekoa |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Ingmar Bergman |
Gidoigilea(k) | Ingmar Bergman |
Antzezlea(k) | |
Doris Svedlund (en) Birger Malmsten Eva Henning Hasse Ekman Stig Olin Åke Fridell (en) Ulf Palme Irma Christenson Anders Henrikson (en) Marianne Löfgren (en) Curt Masreliez (en) Britta Holmberg (en) Kenne Fant (en) | |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | Lorens Marmstedt |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Erland von Koch |
Argazki-zuzendaria | Göran Strindberg |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | Suedia |
Argumentua
Martin Grandé (Hasse Ekman) zinema zuzendariak antzina bere matematika irakaslea izan zen Paulen (Anders Henrikson) bisita jaso du, azken honek infernuaren errealitatea Lurrean nolakoa litzaketenari buruzko film bat egitea proposatuko dio. Martinek idea hau Thomas idazlea eta haren Sofi emazteari azalduko die (Birger Malmsten eta Eva Henning). Thomasek filmerako behar duen protagonista ezagutzen duela aipatuko die: Birgitta Carolina (Doris Svedlund) izeneko emagaldua elkarrizketa baitu.
Sarrera honen ondoren urte erdi igaroko da. Birgitta Carolinak haur bat erditu eta bere proxeneta den Peterrek eta haren arreba Linneak (Irma Christenson) haurra abandonatu dezan konbentzituko dute. Thomas eta Sofik edan eta elkarren artean liskarrak izaten dituzte, halako liskar batean Sofik Thomasi buruan botila batekin kolpatuko du. Ondorioz, poliziak Birgitta Carolina atxilotuko du. Komisaldegian bere emaztea hil duela uste duen Thomasekin topo egingo du. Poliziak Peter galdekatu eta hark emagaldua errugabetu ondoren, Birgitta Carolina aske utziko dute. Ondoren, Thomasek Sofi ez dagoela hila jakingo du, baina utzi egin duela.
Thomasek berriz ere Birgitta Carolina topo egingo du. Biak Thomas haurra zela egon zen ostatura joango dira. Proiektore zahar batekin, Thomasek atikoaren horman zinema mutuko umorezko film bat proiektatuko du. Birgitta Carolinak amets egingo du. Thomasek haren abandonatutako haurraz hitz egin dezan lortuko du, Peterrek egunkarian haurtxo baten gorpua topatu dutela irakurri eta Sofiren bila joango da, bide batez Thomas non dagoen azalduz. Thomasek Sofiri Birgitta Carolina maite duela eta lagundu nahi diola esango dio. Birgitta Carolinaren bezero batek bortxatu egingo du. Peterrek emagaldua sotoan eta eskuetan labana bat duela topatuko du. Birgitta Carolina hil egingo da.
Thomas Sofirekin itzuliko da. Martin bere estudioan Paulekin berrelkartuko da. Filmaren ideia jada ez da taxuzkoa. Filmak galdera batekin amaitu beharko luke... eta jada ez dago nori galdeturik.
Aktoreak
- Doris Svedlund – Birgitta Carolina Soederberg
- Birger Malmsten – Tomas
- Eva Henning – Sofi
- Hasse Ekman – Martin Grande
- Stig Olin – Peter
- Irma Christenson – Linnea
- Anders Henrikson – Paul
- Marianne Löfgren – Bohlin andrea
- Bibi Lindqvist – Anna
- Curt Masreliez – Alf
- Britta Holmberg – Birgittaren ama ametsean (ahotsa)
Kanpo estekak
- Fängelse filma osoa ikusgai portugesezko azpitituluekin. Youtube.com (Suedieraz) (Portugesez)
- Fängelse filmaren IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)