Ezra Pound
Ezra Weston Loomis Pound (Hailey, Idaho, Ameriketako Estatu Batuak, 1885eko urriaren 30a - Venezia, Italia, 1972ko azaroaren 1a) estatubatuar poeta eta kritikaria izan zen. 1920ko hamarkadako mugimendu modernistako kide izan zen, eta maiz Belaunaldi galduarekin erlazionatzen dute. Pound mugimendu literario eta artistiko askoren lider izan zen, horien artean imagismoarena eta bortizismoarena. Hugh Kenner kritikariak, Ezra ezagutu eta gero, hau esan zuen; «bat-batean modernismoaren zentroaren presentzia nuela jabetu naiz».
Ezra Pound | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Hailey (Idaho), 1885eko urriaren 30a |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Bizilekua | Homer Pound House (en) |
Heriotza | Venezia, 1972ko azaroaren 1a (87 urte) |
Hobiratze lekua | Veneziako San Michele hilerria |
Heriotza modua | berezko heriotza: gastrointestinal system disease (en) |
Familia | |
Aita | Homer Loomis Pound |
Ama | Isabel Weston |
Ezkontidea(k) | Dorothy Shakespear (en) (1914ko apirilaren 20a - |
Bikotekidea(k) | ikusi
|
Seme-alabak | ikusi
|
Familia | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Pennsylvaniako Unibertsitatea Hamilton College (en) |
Hizkuntzak | ingelesa |
Irakaslea(k) | Herman Vandenburg Ames (en) |
Jarduerak | |
Jarduerak | poeta, literatura-kritikaria, musikagilea, itzultzailea, autobiografialaria, idazlea, ekonomialaria, kazetaria, irrati-esataria eta literatura historialaria |
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Ameriketako Estatu Batuetako Arte eta Letren Akademia |
Bizitza
Pennsylvaniako Unibertsitatean filosofiako eta hizkuntza erromanikoetako ikasketak egin ondoren, Europara jo zuen eta 1908. urtean argitaratu zuen lehen poema liburua, A lume spento, Venezian. Urte hartan Londresen hartu zuen bizilekua. Personæ (1909), Quia Pauper Amavi (1919) eta The Spirit of Romance (1910, Literatura erromanikoen izpiritua) poema bildumak argitaratu zituen. Hizkuntza gardeneko eta irudi zehatzeko poesiaren aldekoa zen.
Bestalde, Europako Erdi Aroko eta Txinako literatura klasikoko poesiak itzuli zituen maisutasun handiz. Parisen izan ondoren Rapallon (Italian) jarri zen bizitzen 1924an. Lau urte geroago kaleratu zuen The Cantos poema bilduma ospetsuko lehen alea, eta han, hizkuntza sarritan ilun baten bidez, hausnarketa historikoa, elezaharrak eta bere bizikizunak jaso zituen. Beste izenburu batzuekin argitaratu zen ondorengo urteetan obra hori, osatua eta ondua.
Bigarren Mundu Gerra hasi zenean, Italiako gobernu faxistaren alde agertu zen eta Estatu Batuen aurka. Gerra amaitutakoan atxilotu zuten, eta Washingtongo erietxe psikiatrikoan egon zen 1946-1958 bitartean. Aske geratu zenean Italiara itzuli zen eta The Cantos poesia bilduma osatuaren argitalpena kaleratu zuen (1970). Eragin handia izan du Poundek, oso eztabaidatua izanik ere, geroztikako poesian.
Lan nabarmenak
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Ezra Pound |
Artikulu hau Ameriketako Estatu Batuetako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/26 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.