Ezpurutasun

Ezpurutasuna gas, likido edo solido baten bolumenaren barruan dagoen substantzia da, materiaren konposaketa kimikoarengandik desberdina dena.

Substantzia kimiko baten sintesian modu naturalean agertu edo gehituak izaten dira ezpurutasunak. Beraz, istripuz ager daitezke edo nahita gehituak izan daitezke.

Materiaren ezpurutasun maila ezartzeko termino erlatiboak erabiltzen dira. Erakunde desberdinek arauak ezarri dituzte substantzia batek izan ditzakeen ezpurutasunak zehaztuz. Ondorioz, materia baten purutasuna honek duen ezpurutasun mailaren araberakoa izango da.

Substantzia baten ezpurutasunak deuseztea posible da hauek traba egiten dutenean. Ezpurutasunen desagepena kimikoki burutzen da oro har. Hala ere, ezpurutasun batzuk metodo fisikoen bidez ere deuseztu daitezke, esaterako distilazio bidez.

Edozein metodo erabilita ere, gehienetan ezinezkoa da ezpurutasun bat materia batetik erabat erauztea. Horregatik, ezpurutasunak kentzearen helburua materiaren purutasuna ahalik eta gehien handitzea da.

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.