Ezporogi (herria)
Ezporogi[1][lower-alpha 1] Bizkaia ibarreko herri hustu bat da, Euskal Herriko Nafarroa Garaia lurraldean kokatuta, Zangozerria eskualdean. Ezporogi udalerrian da.
Ezporogi | |
---|---|
Nafarroa Garaia, Euskal Herria | |
Kokapena | |
Herrialdea | Nafarroa Garaia |
Eskualdea | Zangozerria |
Udalerria | Ezporogi |
Administrazioa | |
Mota | herri hustu |
Izen ofiziala | Ezprogui |
Posta kodea | 31492 |
Herritarra | ezporogitar |
Geografia | |
Koordenatuak | 42°35′11″N 1°25′03″W |
Garaiera | 511 metro |
Distantzia | 50,2 km (Iruñetik) |
Demografia |
XX. mendean despopulatu bezala agertzen zen. Bere lurrak Ezporogiko Udalara pasa ziren.
Bertako biztanleak ezporogitarrak ziren.
Izena
Ezporogi beste hizkuntza batzuetan ere ezagutzen da, hala nola:
- gaztelaniaz: Ezprogui ("ezzprógi" ahoskatua)
Gainera, toponimoa hainbat modutan agertu da historian zehar:[2]
- Ezporogui (1059)
- Ezporoguy (1268)
- Esperegui (1280)
- Ezproguy (1366)
- Ezporogui (1534)
- Espioguy (1587)
- Ezporogui (1669)
- Ezprogui (1802)
- Ezporogi (1974)
- Ezporogi (1990)
Etimologia
Patxi Salaberrirentzat izena guztiz iluna da. Hala ere, ezper + -ogi ("toki"-ren aldaera) identifikatu gabeko elementu batean deskonposatzera ausartzen da. Arturo Kanpionek euskaraz pentsatzen zuen ezpel, baina hitz hori -l-rekin agertzen da gainerako kasuetan.
Geografia
Ezporogi Bizkaia ibarran dago, Ezporogi udal-barrutian, Oibar ibarrean, Zangozerria eskualdean, Nafarroa Garaia herrialdearen ekialdean.
Klima eta landaredia
Ezporogiko klima mediterraneo motakoa da, nahiz eta iparraldean klima kontinentalaren ezaugarriak izan. Iparraldeko gune menditsuenetan prezipitazioak ugariagoak dira, urtero 800mm inguru, baina zenbat eta hegoalderago urriagoak, herrigunean, esaterako, 500mm euri baino ez dira jausten urtero. Batez besteko tenperatura 12 eta 13 gradu artekoa da eta urteroko egun euritsuak 80 eta 100 bitartekoak.
Ezporogiko basoak asko gutxitu dira denboraz, gaur egun, jatorrizko haritzen eta arteen hedadura 223 hektareakoa baino ez dela. Arteei eta haritzei XIX. mendetik birlandatutako pinu lariziar austriarrak batu arren, basoak herriko azaleraren %7,1 baino ez ziren XX. mendearen amaieran.
Estazio meteorologikoa
Ezporogin ez dago estazio meteorologikorik. Hala ere, Oibar pareko udalerrian, estazio bat dagoen, itsasoaren mailatik 556 metrora, Nafarroako Gobernuak 1974n jarritako estazio meteorologikoa dago.[3]
Datu klimatikoak (Oibar, 1974-2020) | |||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Hila | Urt | Ots | Mar | Api | Mai | Eka | Uzt | Abu | Ira | Urr | Aza | Abe | Urtekoa |
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) | 19.0 | 23.0 | 28.0 | 29.0 | 36.0 | 39.0 | 41.0 | 41.0 | 40.0 | 31.0 | 25.0 | 19.0 | 41.0 |
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) | 8.8 | 11.1 | 14.7 | 16.2 | 20.9 | 26.1 | 29.7 | 29.5 | 25.2 | 19.4 | 12.9 | 9.4 | 18.7 |
Batez besteko tenperatura (ºC) | 5.2 | 6.7 | 9.7 | 11.2 | 15.3 | 19.6 | 22.5 | 22.5 | 19.0 | 14.4 | 9.1 | 6.0 | 13.4 |
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) | 1.6 | 2.3 | 4.6 | 6.2 | 9.7 | 13.1 | 15.3 | 15.6 | 12.8 | 9.5 | 5.3 | 2.5 | 8.2 |
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) | -11.0 | -8.0 | -10.0 | -2.0 | 1.0 | 5.0 | 7.0 | 6.0 | 4.0 | -1.0 | -7.0 | -10.0 | -11.0 |
Batez besteko prezipitazioa (mm) | 50.1 | 48.6 | 47.1 | 73.6 | 57.9 | 47.4 | 28.9 | 30.7 | 57.2 | 77.2 | 57.3 | 68.12 | 654.2 |
Prezipitazio maximoa 24 ordutan (mm) | 44.0 | 43.4 | 47.5 | 54.0 | 56.0 | 88.5 | 31.0 | 68.0 | 75.5 | 66.5 | 43.1 | 58.0 | 88.5 |
Prezipitazio egunak (≥ 1 mm) | 8.4 | 7.7 | 6.5 | 10.1 | 8.6 | 5.6 | 4.1 | 3.7 | 5.4 | 8.6 | 9.6 | 9.6 | 87.7 |
Elur egunak (≥ 1 mm) | 0.8 | 0.9 | 0.7 | 0.2 | 0.0 | 0.0 | 0.0 | 0.0 | 0.0 | 0.0 | 0.2 | 0.8 | 3.5 |
Iturria: Nafarroako klimatologia zerbitzua[4] |
Aukeratu beheko zatian urte-tarte bat, urte horiek goian xehetasun handiagoz ikusteko.
Ikusi edo aldatu datu gordinak.
Historia
Dokumentazioan agertzen da jada, hala nola, Ezporogui, 1059 inguruan, Leireko monasterioari herriko errotaren laurdena eman ziotelako. Gutxienez XIV. mendetik aurrera, bertako bizilagun guztiak kapareak ziren.
Oharrak
- /es̻poɾóɣ̞i/ ahoskatua (laguntza)
Azentua: zorrotza hirugarren silaban
Erreferentziak
- Euskaltzaindia: Euskal Onomastikaren Datutegia.
- «Ezporogi - Lekuak - EODA» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2021-08-30).
- .
- Oibarreko estazioko balio klimatologikoak. Nafarroako Gobernua (Noiz kontsultatua: 2020-08-24).