Ezporogi
Ezporogi[3][lower-alpha 1] Euskal Herriko udalerri-barruti bat da, Nafarroa Garaia lurraldean kokatuta. Zangozako merindadean eta Zangozerria eskualdean dago, Iruñea hiriburutik 50,0 kilometrora. Altuera 433 eta 1025 metro artekoa da, eta 46,55 km²-ko azalera hartzen du. 2023 urtea 53 biztanle zituen.
Ezporogi | |||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Nafarroa Garaia, Euskal Herria | |||||||||||
Ageza kontzejuko San Andres eliza | |||||||||||
| |||||||||||
Kokapena | |||||||||||
Herrialdea | Euskal Herria | ||||||||||
Lurraldea | Nafarroa Garaia | ||||||||||
Merindadea | Zangoza | ||||||||||
Eskualdea | Zangozerria | ||||||||||
Administrazioa | |||||||||||
Estatua | Espainia | ||||||||||
Erkidegoa | Nafarroa | ||||||||||
Barrutia | Agoitz | ||||||||||
Izen ofiziala | Ezprogui | ||||||||||
Alkatea (2019-2023) | Alejandro Ejea Landaretx (San Andres) | ||||||||||
Posta kodea | 31492 | ||||||||||
INE kodea | 31103 | ||||||||||
Herritarra | ezporogiar | ||||||||||
Geografia | |||||||||||
Koordenatuak | 42°36′16″N 1°26′56″W | ||||||||||
Azalera | 46,55 km² | ||||||||||
Garaiera | 433-1025 metro | ||||||||||
Distantzia | 50,0 km (Iruñetik) | ||||||||||
Demografia | |||||||||||
Biztanleria | 53 (2023: 6) | ||||||||||
| |||||||||||
Dentsitatea | 1,14 biztanle/km² | ||||||||||
Zahartzea[1] | % 19,42 | ||||||||||
Ugalkortasuna[1] | ‰ 0 | ||||||||||
Ekonomia | |||||||||||
Jarduera[1] | % 0 (2011) | ||||||||||
Desberdintasuna[1] | % 0 (2011) | ||||||||||
Langabezia[1] | % 12,15 (2013) | ||||||||||
Euskara | |||||||||||
Eremua | eremu ez-euskalduna | ||||||||||
Euskaldunak[1][2] | % 6,70 (2018: %-9,43) |
Oibar ibarrean dagoen udalerri hau XIX. mendeko udal-erreformen lurraldea banatzeko politikaren emaitza da. Ibarreko lurraldea hainbat udalerritan banatu ondoren, Ageza eta Bizkaia ibarraren lurraldea geratu zen, nahiz eta herri txiki gehienak jenderik gabe edo despopulazio-prozesuan egon. Udalerriak Ezporogi izena hartu zuen, hiru populatuenen artean (Moriones, Ezporogi eta Ageza) zentrikoena baitzen. Hiriburua Morionesen finkatu zen. Hiru kontzeju horietatik, Ezporogi XXI. mendea baino lehen despopulatu zen, eta, beraz, gaur egun bi herri baino ez dira geratzen udalerrian: Ageza (kontzejua eta Udalaren egoitza) eta Moriones (lekua eta antzinako hiriburua).
Bertako biztanleak ezporogiarrak dira.
Izena
Ezporogi beste hizkuntza batzuetan ere ezagutzen da, hala nola:
- gaztelaniaz: Ezprogui
- nafar erromantzez edo aragoieraz: Ezprogui
Gainera, toponimoa hainbat modutan agertu da historian zehar:[4]
- Ezporogui (1059)
- Ezporoguy (1268)
- Esperegui (1280)
- Ezproguy (1366)
- Ezporogui (1534)
- Espioguy (1587)
- Ezporogui (1669)
- Ezprogui (1802)
- Ezporogi (1961)
- Ezporogi (1974)
- Ezporogi (1990)
Etimologia
Patxi Salaberrirentzat izena guztiz iluna da. Hala ere, ezper + -ogi ("toki"-ren aldaera) identifikatu gabeko elementu batean deskonposatzera ausartzen da. Arturo Kanpionek euskaraz pentsatzen zuen ezpel, baina hitz hori -l-rekin agertzen da gainerako kasuetan.
Ezaugarriak
Armarria
Ezporogiko armarriak honako blasoi hau du:[5]
« | Hondo hori batez eta aurrean zuhaitz berde batez osatuta dago. | » |
Bandera
Ezporogiko banderak Ezporogiko armarria dauka hondo gorri baten gainean.
Geografia
Ezporogi Oibar ibarrean dago, Zangozerria eskualdean, Nafarroa Garaia herrialdearen ekialdean.
Klima eta landaredia
Ezporogiko klima mediterraneo motakoa da, nahiz eta iparraldean klima kontinentalaren ezaugarriak izan. Iparraldeko gune menditsuenetan prezipitazioak ugariagoak dira, urtero 800mm inguru, baina zenbat eta hegoalderago urriagoak, herrigunean, esaterako, 500mm euri baino ez dira jausten urtero. Batez besteko tenperatura 12 eta 13 gradu artekoa da eta urteroko egun euritsuak 80 eta 100 bitartekoak.
Ezporogiko basoak asko gutxitu dira denboraz, gaur egun, jatorrizko haritzen eta arteen hedadura 223 hektareakoa baino ez dela. Arteei eta haritzei XIX. mendetik birlandatutako pinu lariziar austriarrak batu arren, basoak herriko azaleraren %7,1 baino ez ziren XX. mendearen amaieran.
Estazio meteorologikoa
Ezporogin ez dago estazio meteorologikorik. Hala ere, Oibar pareko udalerrian, estazio bat dagoen, itsasoaren mailatik 556 metrora, Nafarroako Gobernuak 1974n jarritako estazio meteorologikoa dago.[6]
Datu klimatikoak (Oibar, 1974-2020) | |||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Hila | Urt | Ots | Mar | Api | Mai | Eka | Uzt | Abu | Ira | Urr | Aza | Abe | Urtekoa |
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) | 19.0 | 23.0 | 28.0 | 29.0 | 36.0 | 39.0 | 41.0 | 41.0 | 40.0 | 31.0 | 25.0 | 19.0 | 41.0 |
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) | 8.8 | 11.1 | 14.7 | 16.2 | 20.9 | 26.1 | 29.7 | 29.5 | 25.2 | 19.4 | 12.9 | 9.4 | 18.7 |
Batez besteko tenperatura (ºC) | 5.2 | 6.7 | 9.7 | 11.2 | 15.3 | 19.6 | 22.5 | 22.5 | 19.0 | 14.4 | 9.1 | 6.0 | 13.4 |
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) | 1.6 | 2.3 | 4.6 | 6.2 | 9.7 | 13.1 | 15.3 | 15.6 | 12.8 | 9.5 | 5.3 | 2.5 | 8.2 |
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) | -11.0 | -8.0 | -10.0 | -2.0 | 1.0 | 5.0 | 7.0 | 6.0 | 4.0 | -1.0 | -7.0 | -10.0 | -11.0 |
Batez besteko prezipitazioa (mm) | 50.1 | 48.6 | 47.1 | 73.6 | 57.9 | 47.4 | 28.9 | 30.7 | 57.2 | 77.2 | 57.3 | 68.12 | 654.2 |
Prezipitazio maximoa 24 ordutan (mm) | 44.0 | 43.4 | 47.5 | 54.0 | 56.0 | 88.5 | 31.0 | 68.0 | 75.5 | 66.5 | 43.1 | 58.0 | 88.5 |
Prezipitazio egunak (≥ 1 mm) | 8.4 | 7.7 | 6.5 | 10.1 | 8.6 | 5.6 | 4.1 | 3.7 | 5.4 | 8.6 | 9.6 | 9.6 | 87.7 |
Elur egunak (≥ 1 mm) | 0.8 | 0.9 | 0.7 | 0.2 | 0.0 | 0.0 | 0.0 | 0.0 | 0.0 | 0.0 | 0.2 | 0.8 | 3.5 |
Iturria: Nafarroako klimatologia zerbitzua[7] |
Aukeratu beheko zatian urte-tarte bat, urte horiek goian xehetasun handiagoz ikusteko.
Ikusi edo aldatu datu gordinak.
Banaketa
Bizkaia ibarreko herrien mapa |
Ezporogik kontzeju bakarra du:
Gainera, beste leku bat ere da:
Azkenik, udalerrian 11 herri hustu daude:
- Arteta
- Ehizko
- Ezporogi (udalburua)
- Gardalain
- Getadar
- Irangoiti
- Julio
- Loia
- Sabaitza
- Usaregi
- Usunbeltz
Historia
Oibar ibarran barruan zegoen 1846an, Oibarreko banantzearekin, Oibar ibarrak osatutako unitate administratiboa deskonposatu zen arte, eta gaur egungo hainbat udalerri sortu ziren. Udalerri honaren kasuan, Ezporogirekin sortu zen Moriones, ordura arte udalerria zena, Bizkaia ibarra (Loia, Sabaitza, Usunbeltz, Getadar, Julio, Arteta eta Gardalain, gaur egun hondatuta daudenak), eta Ageza, den Leireko monasterioko hiribildua zena.
Demografia
2023 urteko erroldaren arabera 53 biztanle zituen Ezporogik.[8]
1842 | 1857 | 1860 | 1877 | 1887 | 1897 | 1900 | 1910 | 1920 | 1930 | 1940 | 1950 | 1960 | 1970 | 1981 | 1991 | 2001 | 2011 | 2021 |
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
297 | 622 | 588 | 514 | 506 | 498 | 539 | 486 | 462 | 383 | 351 | 317 | 247 | 116 | 86 | 76 | 61 | 50 | 43 |
Ekonomia
Ezporogiko udalerriaren mugetan, Izko mendizerran, eta Ibargoiti, Leatxe, Oibar eta Irunberri bitartean, Nafarroako Gobernuak eraikitako "Izko" izeneko parke eoliko dago. Instalaturiko potentzia 33,00 megawatteko da. Parkearen jabea Acciona da gaur egun.
Horrez gain, udalerriaren ekialdean, Leotz eta Ibargoiti bitartean, "Ibargoiti" izeneko parkea dago, instalaturiko potentzia 28,08 megawattekoa da.
Politika
Ezporogiko udaletxea Ageza kontzejuan dago, eta idazkaria, era berean, Xabierreko Udalako idazkaria da. Udalbatza udalerriko alkateak eta bi zinegotzik osatzen dute. Egungo alkatea Alejandro Ejea Landaretx da, San Andres zerrendako hautagai gisa aurkeztu zena.
Udal hauteskundeak
Alderdia | Legealdiko eserlekuak, hasiera-urtearen arabera | ||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
1979 | 1983 | 1987 | 1991 | 1995 | 1999 | 2003 | 2007 | 2011 | 2015 | 2019 | |
San Andres | 5 | - | - | - | - | - | - | - | 3 | 3 | 3 |
Bizkaia elkartea | - | - | - | - | 1 | 1 | 1 | 1 | 3 | - | - |
San Andres - Herriaren Batasuna | - | - | - | - | 0 | - | - | - | - | - | - |
Ezporogiko Independenteak | - | - | 1 | 1 | - | - | - | - | - | - | - |
Ezporogiko Talde Independentea | - | 5 | 0 | - | - | - | - | - | - | - | - |
Foru hauteskundeak
Hauek dira Nafarroako Parlamenturako hauteskundeen azken bi deialdiak:
|
|
Egungo banaketa
Ezporogiko Udala zinegotzik eta alkateak osatzen dute, demokratikoki hautatuak. Alkatea Alejandro Ejea Landaretx da, San Andresekoa. Zinegotziak 2 daude:
- Roberto Lekunberri Eusa (San Andres)
- Alfonso Carlos Perez Artoleta (San Andres)
Alkateak
1979tik, Ezporogik 6 alkate izan ditu:
Alkatea | Agintaldi hasiera | Agintaldi amaiera | Alderdia[9] | |
Jose Maria Lerga Senosiain | 1979 | 1983 | San Andres | |
Miguel Angel Basterra del Castillo | 1983 | 1987 | Ezporogiko Talde Independentea | |
Jesus Clemente Bariain Sola | 1987 | 1995 | Ezporogiko Independenteak | |
Miguel Angel Basterra del Castillo | 1995 | 2011 | Bizkaia | |
Maria Camino Landaretx Zozaia[10] | 2011 | 2020 | San Andres | |
Alejandro Ejea Landaretx[11] | 2020 | jardunean | San Andres |
Kultura
Euskara
Luis Luziano Bonapartek, 1869an, Ezporogi atzerakada-eremuan sailkatu zen, non euskarak hain atzerakada handia izan duen, non bertako hiztunik apenas geratzen den.[12]
Koldo Zuazok, 2010ean, Ezporogi ez-euskal-eremuan sailkatu zen.[13]
Nafarroako Gobernuak onartutako Euskararen Foru Legearen arabera, Ezporogi eremu ez-euskalduneko udalerria da, eta hori dela eta, hizkuntza ofizial bakarra gaztelania da. 2001eko erroldaren arabera, herritarren %16,70k zekien euskaraz hitz egiten, 2010ean % 16,13k eta 2018n % 6,70k.
Jaiak
- Agezako San Andresko jaiak, abuztuaren bigarren asteburuan
Ondasun nabarmenak
- Agezako San Andres eliza, XVIII. mendeko kristiau eliza.
Oharrak
- /es̻poɾóɣ̞i/ ahoskatua (laguntza)
Azentua: zorrotza hirugarren silaban
Erreferentziak
- Jose Maria Jimeno Jurio (zuzendaria), Nafarroako toponimia eta mapagintza. XXXV, Iruñea, 1996. ISBN 84-235-1505-2.
- Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
- Nafarroako Gobernua. (2018). Nafarroako Datu Soziolinguistikoak. Euskarabidea, 50-55 or..
- Euskaltzaindia. 155. araua: Nafarroako udal izendegia. .
- «Ezporogi - Lekuak - EODA» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2021-08-30).
- Otazu Ripa, Jesús Lorenzo. (D.L. 1977). Heraldica municipal, merindad de Sangüesa (I) : Abaurrea-Izalzu. Diputación Foral de Navarra, Dirección de Turismo, Bibliotecas y Cultura Popular ISBN 84-235-0076-4. PMC 911388951. (Noiz kontsultatua: 2021-08-31).
- .
- Oibarreko estazioko balio klimatologikoak. Nafarroako Gobernua (Noiz kontsultatua: 2020-08-24).
- «Ezporogi» www.ine.es (Espainiako Estatistika Institutua) (Noiz kontsultatua: 2021-08-31).
- (Gaztelaniaz) «Base de datos de Alcaldes y Concejales:: Ministerio de Política Territorial y Función Pública ::» www.mptfp.gob.es (Noiz kontsultatua: 2020-05-05).
- (Gaztelaniaz) Noticias, Diario de. «Agezako kontzejua, bere ondarea biltzeko urratsak» www.noticiasdenavarra.com (Noiz kontsultatua: 2022-05-03).
- (Gaztelaniaz) Noticias, Diario de. «Alejandro Egea: "Gelditzen den herria desagertu egiten da"» www.noticiasdenavarra.com (Noiz kontsultatua: 2022-05-03).
- Luis Luziano Bonaparte. Carte des Sept Provinces Basques, montrant la delimitation actuelle de l´euscara, et ses divisions en dialectes, sous-dialectes et varietés, 1863.
- Koldo Zuazo. El euskera y sus dialectos. Alberdania, 2010.