Ezkutu
Ezkutua ezkerreko besoan eramaten zen arma babesgarri bat da[1]. Ezagutzen ditugun antzinakoenak Sumerrekoak (K.a. III. milurtekoak) dira eta mendebaldean XVII. mendera arte erabili zituzten, orduan su-armen hedapenak zaharkituta utzi baitzituen.
- Artikulu hau arma babesgarriari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Ezkutu (argipena)».
Arkeologian, ezkutuaren erdain jarri ohi zen metalezko errefortzua aurkitu ohi da. Borobila izaten zen, unbo[2] izena ematen zaio egungo arkeologian eta bere formagatik edo dekorazioagatik informazio asko eman dezake. Ezkutuak material organikoez egina izaten zirenez, eta gehientsuenetan ez dira dira gorde, baina unbo metalez egina zegoenean, errazago kontserbatu da.
Motak
- Adarga: larruzko ezkutu obalatua.
- Aspis: greziar hoplitek erabilia.
- Brokel: metalezko ezkutu txikia.
- Klipeo: greziar eta erromatarrek erabilitako ezkutu handia.
- Erredola: metalezko ezkutu biribila.
- Targe: Eskoziakoa.
- Scutum: erromatar legionarioek erabilia.
- Caetra: Iberiar penintsulako ezkutu borobila eta txikia.
Erreferentziak
- Lur entziklopedietatik hartua.
- Gil, Eliseo. (1986). «San Miguel de Atxa (Gasteiz, Araba)» Arkeoikuska (Eusko Jaurlaritza): 26..
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.