Ezkurra
Ezkurra ([es̻kura]) Nafarroako ipar-mendebaldean dagoen udalerria da, Malerreka ibarrean, Baztan Bidasoa eskualdean. 152 biztanle zituen 2014. urteko erroldaren arabera. Ezkurra ibaiak udalerri honen lursailak zeharkatzen ditu.
- Artikulu hau Nafarroako udalerriari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Ezkurra (argipena)».
Ezkurra | |||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Nafarroa Garaia, Euskal Herria | |||||||||||
Ezkurra udalerriaren ikuspegi orokorra. | |||||||||||
| |||||||||||
Kokapena | |||||||||||
Herrialdea | Euskal Herria | ||||||||||
Lurraldea | Nafarroa Garaia | ||||||||||
Merindadea | Iruñea | ||||||||||
Eskualdea | Malerreka | ||||||||||
Administrazioa | |||||||||||
Estatua | Espainia | ||||||||||
Erkidegoa | Nafarroa | ||||||||||
Izen ofiziala | Ezkurra | ||||||||||
Alkatea | Julen Gogortza Jauregi (Idoia) | ||||||||||
Posta kodea | 31749 | ||||||||||
INE kodea | 31102 | ||||||||||
Herritarra | ezkurrar | ||||||||||
Geografia | |||||||||||
Koordenatuak | 43°05′05″N 1°51′44″W | ||||||||||
Azalera | 24 km² | ||||||||||
Garaiera | 525 metro | ||||||||||
Distantzia | 58 km (Iruñetik) | ||||||||||
Demografia | |||||||||||
Biztanleria | 142 (2023: 4) | ||||||||||
| |||||||||||
Dentsitatea | 6,01 biztanle/km² | ||||||||||
Zahartzea[1] | % 31,58 | ||||||||||
Ugalkortasuna[1] | ‰ 47,62 | ||||||||||
Ekonomia | |||||||||||
Jarduera[1] | % 0 (2011) | ||||||||||
Desberdintasuna[1] | % 0 (2011) | ||||||||||
Langabezia[1] | % 6,83 (2013) | ||||||||||
Euskara | |||||||||||
Euskaldunak[1][2] | % 87,60 (2018: %-10,4) | ||||||||||
Datu gehigarriak | |||||||||||
Sorrera | 1197 |
Geografia
Inguru naturala eta kokapena
Ezkurra Iruñeko merindadearen iparraldean dago, eta Eratsun udalerriko lursailetatik datorren NA-170 errepideak herrigunea zeharkatu eta Ezkurra mendatearen bidez Leitza udalerriarekin komunikatzen du.
Ondorengo herriekin egiten du muga: ekialdean Eratsun, iparraldean Goizueta eta mendebaldean Leitza. Inguruko mendi garaienak Zuperrori (1164 m) eta Erakurri edo Irakurri (1142 m) dira.
Auzoak eta kaleak
Udalerria bi auzotan banatzen da Goikokale y Behekokale. Ezkurrako kalerik garrantzitsuenak Jasokundearen Kalea eta Kale Nagusia dira.
Historia
Ezkurrari buruzko lehen aipamena 1197koa da. Baina inguruko mendietan historiaurreko zenbait dolmen edo harrespila aurki daitezke,adibidez Irunarriko menhirra, edo Eskainko Lepoa izeneko harrespila. Basaburua Txikiko ibarreko herria izan zen mende askotan, Beintza-Labaien ibarreko herriburua izan zelarik. Geroago, 1846. urtean, Nafarroako erreforma administratiboa burutzean, Ezkurra udalerri independente bihurtu zen.
XIX. mendearen hasieran, herriak abeltzaintza eta nekazaritza oparoa zituen. Horrez gain, oihalak ekoizten zituen hiru lantegi txiki zeuden, urtero 130 atal ekoizteko gai zirenak. Herriko bi errotak, uruna ekoizteko erabiltzen ziren. 1847an, Ezkurrako eskolako maisuak 1.650 erreal jasotzen zituen urtero soldata moduan, eta eskolako lanak udaleko idazkaritzarekin batera eraman zituen aurrera. Bideak eta inguruko herrietara joateko bideak nahiko kaxkarrak ziren XIX. mendearen erdialdean, errota bakarra eta burdinola geratzen ziren.
XX. mendearen hasieran, Diego Miguelerenak XVIII. mendean sorturiko elkarte ongileak herriko biztanlerik behartsuenei laguntzen jarraitzen zuen.
Demografia
Ezkurrako biztanleria |
---|
Datu-iturria: www.ine.es |
2008ko erroldaren arabera, Espainiaz kanpoko bost etorkin bizi ziren herrian, biztanleriaren %2,69a (Nafarroako batez-bestekoaren azpitik).
Politika
Udaletxea
Ezkurrako udaletxea, herriko plaza nagusian dagoen harrizko hiru solairuko eraikina da. Udaletxean, udal bulegoez gain, etxebizitzak ere badaude. 1980ko hamarkadaren amaieran zaharberritze txiki bat egin zen,eta guztira, 6,7 milioi pezeta gastatu ziren. Lan horiek Nafarroako gobernuaren diru laguntza izan zuten.
Udalak alkatea eta lau zinegotzi dauzka.
- HELBIDEA: Kale Nagusia z/g
Udal hauteskundeak
Ezkurrako alkatea Idoia (I) herri ekimeneko Julen Gogortza Jauregi da 2007ko udal hauteskundeez geroztik. Udaletxeko bost zinegotziak lortu zituen. Baliogabeko botoak bost izan ziren (emandako guztien %5,32) eta boto zuriak bi (%2,25). Abstentzioa %51,30ekoa izan zen.
Alderdia | Botoak | Aukeratua? |
Julian Gogorza Jauregi (I) | 59 | Bai |
Martin Gastearena Balda (I) | 34 | Bai |
Pedro Maria Zestau Juantorena (I) | 28 | Bai |
Miguel Maria Lasarte Mariezkurrena (I) | 19 | Bai |
Jesus Mariezkurrena Telletxea (I) | 18 | Bai |
2011n ere Idoia izan zen aurkeztutako zerrenda bakarra eta, beraz, 5 zinegotziak lortu zituen. Gogortzak gorde zuen alkate kargua.
Alkateak
2007-2011 | Julen Gogortza Jauregi | Idoia |
2011- | Julen Gogortza Jauregi | Idoia |
Azpiegitura eta garraioak
Leizaran Mariezcurrena autobus konpainiaren Doneztebe eta Iruñea bitarteko lineak geltokia dauka herrian. Autobus lineak, honako ibilbidea egiten du:
- Doneztebe - Elgorriaga - Ituren - Saldias - Eratsun - Ezkurra - Areso - Leitza - Lekunberri - Larraun - Irurtzun - Berriobeiti eta Iruñea
Euskara
Oso herri euskalduna da. Herriko biztanleen artean %98,06k daki euskaraz.
Malerrekako hizkeran[3] hitz egiten da Ezkurran[4], nafarreraren aldaera.
Jaiak eta ospakizunak
Ezkurrako jaiak abuztuaren 15ean ospatzen dira, Andre Marietan.
Ondasun nabarmenak
Aipagarriak dira, batetik, XVI. mendeko Ama Birjinaren irudi bat duen eliza gotiko-errenazentista; eta bestetik, Ollingo burdinolak. Burdinola hauek 1328an hasi ziren ustiatzen burdina Ingalaterrara eta Europako iparraldera eramateko, eta geroago, itsas armadarentzat. 1877 aldera fluorra, beruna, zilarra, espatua eta pirita erauzten ziren.
Ezkurratar ezagunak
- Felix Elejalde (1929-2014), irakasle, idazle eta dibulgatzailea.
- Mikel Mindegia (1949-), aizkolaria.
- Juan Mari Bengoetxea (1953-), pilotari ohia, Bengoetxea III.a izenaz ezaguna.
- Mikel Bengoetxea (1957-), pilotari ohia, Bengoetxea IV.a izenaz ezaguna.
Erreferentziak
- Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
- Nafarroako Gobernua. (2018). Nafarroako Datu Soziolinguistikoak. Euskarabidea, 50-55 or..
- «Malerrekakoa - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-11-19).
- «Ezkurra - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-11-19).
Ikus, gainera
- Nafarroako udalerrien zerrenda
Kanpo estekak
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Nafarroa |
- "Ttipi-ttapa" eskualdeko hedabide euskarazkoa
- (Gaztelaniaz) Ezkurrari buruzko informazioa Nafarroako gobernuaren webgunean.
- Herriaren ikuspegia Google Street View-n.