Ezkotxo gorri

Ezkotxo gorria (Hygrocybe turunda) Hygrophoraceae familiako onddo espezie bat da.[1] Jan liteke, baina kalitate gastronomiko eskasa du.

Ezkotxo gorria
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaHygrophoraceae
GeneroaHygrocybe
Espeziea Hygrocybe turunda
P.Karst., 1879

Deskribapena

Kapela: 1 eta 3 cm arteko diametrokoa, ez da likatsua eta zilbor itxura apur batekin. Bere kolorea laranja-horixka da eta zahartzean ilunagoak bihurtzen diren fibratxoak darama, diskoaren erdialdean ugariagoak dira..

Orriak: Itsatsiak edo pixka bat dekurrenteak, gaztetan zurixkak eta gero hori-laranja kolorekoak

Orri dekurrenteak: Hanka ukitzeaz gain beherantz jarraitzen duten orriak.

Hanka: Leuna, liraina, zilindrikoa, baina batzuetan oinarrian lodiagoa, kapelaren antzeko kolore laranja du, baina behealdean horia da.

Haragia: Mehea, usain eta zapore nabarmenik gabea.[2]

Etimologia: Hygrocybe terminoa grekotik dator eta kapela hezearekin, esan nahi du.

Jangarritasuna

Erdipurdiko jangarria.

Nahasketa arriskua

Hygrophorus miniatus delakoaren antzekoa da, baina hau gorriagoa da, zuntzexkarik eta maluta pikortsutik gabea, belardietan ateratzen dena. Hygrophorus quietus espeziearen antzekoa ere bada koloreagatik, baina hau txikiagoa da, haragiak kirats usaina du eta larreetan hazten da.

Sasoia eta lekua

Udazkenean; zohikaztegietan, oso zelai hezeetan paduren ondoan, etab. Mendi garaietako leku lohitsuak nahiago ditu.[3]

Banaketa eremua

Kanada, Iparraldeko Ameriketako Estatu Batuak, Europa eta Japonia.

Erreferentziak

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza     Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012     Euskalnatura     Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987     Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973     Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. Lotina, Roberto. (1985). Mil setas ibericas. Diputacion foral de vizcaya, 348 or. ISBN 84-505-1806-7..
  3. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 110 or. ISBN 84-282-0865-4..

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.