Ezkontzagin

Ezkontzagina[1] ezkongaiak behar bezala parekatzen saiatzen dena da. Kultura batzuetan lanbide bat da. Gizarte tradizionaletan, non ohikoena hitzarmenezko ezkontza den, familiek estatus soziala mantentzeko edo hobetzeko helburuarekin eskatuta gauzatzen den funtzioa da, . Hasierako hitzorduetan, ezkongaiek «txaperoi» funtzioak ere egiten zituzten eta senar-emazte gaiei aholkuak ematen zizkieten.

Gerard van Honthorsten 'Ezkontzagina', 1625.

Judu askenazien artean, שַׁדְּכָן‎ (shadchan) izena dute. Indian astrologoaren (yiotisha) funtzioetako bat da. Bateragarritasun astrologikoaren azterketa ezkontza-prestaketek berezkoa izan dute kultura askotan; baita igartzeko moduak ere, hala nola kartomantzia (tarot).

Mendebaldeko Estatu Batuetan, far west garaian, dantzak erabiltzen zituzten, informalki, sakabanatze geografikoagatik bikotea aurkitzea oso zaila baitzen. Erdi Aroko Europan eta Europa modernoan, sarritan elizgizon batek betetzen zuen ezkontzagina funtzioa (apaiz kristauak edo errabino juduak).

Gizarte industrialetan ezkontza-agentziak sortu ziren. Gizarte postindustrialetan, hauek internetera pasa ziren. Batzuek nortasun-testetan edo profil genetikoetan oinarrituriko ikerketak egiten dute.[2]

Erreferentziak

  1. Elhuyar Hiztegia
  2. (Ingelesez) Arrington, Michael. (2008/07/22). «Ok, We Have Our First DNA-Based Dating Service: GenePartner» TechCrunh.

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.