Ezko oliba-zuri

Ezko oliba-zuria (Hygrophorus olivaceoalbus) Hygrophoraceae familiako onddo espezie bat da.[1]

Ezko oliba-zuria
Iraute egoera

Arrisku txikia  (IUCN 3.1)
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaHygrophoraceae
GeneroaHygrophorus
Espeziea Hygrophorus olivaceoalbus
Fr., 1838
Mikologia
 
jangarria da

Oharra: ez fidatu soilik orri honetan ematen diren datuez perretxiko bat identifikatzeko orduan. Inolako zalantzarik izanez gero, kontsultatu aditu batekin.

Jan daiteke, baina ez da Hygrophorus dichrous eta limacinus bezain mamitsua. Azala jasotzean kentzea komeni da, likatsuegia da.

Deskribapena

Kapela: 3 eta 6 cm bitarteko diametrokoa; hasieran koniko kanpai formakoa, ondoren zabaldu egiten da eta erdian titi kamuts baten inguruan hondoratuta egoten da. Arre-oliba kolorekoa edo marroi-grisaxka-horixka, titian ilunagoa. Azal lodia, mehea, eguraldi hezean likatsu-glutinosoa, Ertz inkurbatua.

Orriak: Lodiak, zabal, dekurrenteak eta oso zuriak.

Orri dekurrenteak: Hanka ukitzeaz gain beherantz jarraitzen duten orriak.

Hanka: Luzea, berdina edo oinarrian mehetua, likatsua, fibrilosoa, grisaxka gaztetan, zahartzean, hondo zuriaren gainean, sigi-sagan geratzen diren kolore oliba-griseko ezkatetan edo zuntzexkatan hausten da,

Haragia: Ertzean mehea, lodia titiaren azpian, zuri horixka diskoan. Usain eta zapore ahulekoa eta atseginekoa.[2]

Etimologia: Hygrophorus hitza grekotik dator, heze eta ekarri beharreko, "phoréo"-tik, hau da, hezetasuna bildu eta kontserbatzen duenetik. Olivaceoalbus epitetoa latinetik dator, olibazeo esan nahi duen "olivaceus" hitzetik eta zuria esan nahi duen "albus" hitzetik. Bere koloreagatik.

Jangarritasuna

Jateko ona, baina ez Hygrophorus limaceus bezain mamitsua, lirdingatsua delako, azala, biltzerakoan kentzea komeni da.[3]

Nahasketa arriskua

Hygrophorus dichrous eta Hygrophorus limacinus delakoekin.[4]

Sasoia eta lekua

Udazkenean, koniferoetan ateratzen da.[5]

Banaketa eremua

Ipar Amerika, Europa.

Erreferentziak

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza     Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012     Euskalnatura     Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987     Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973     Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 111 or. ISBN 84-404-0530-8..
  3. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 445 or. ISBN 84-282-0253-6 (T.I). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
  4. (Gaztelaniaz) Lotina, Roberto. (1985). Mil setas ibericas. Diputacion foral de vizcaya, 340 or. ISBN 84-505-1806-7..
  5. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 118 or. ISBN 84-282-0865-4..

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.