Ezko mingots
Ezko mingotsa (Hygrocybe mucronella edo Hygrocybe reai) Hygrophoraceae familiako onddo espezie bat da.[1] Ez du balio sukaldaritzarako.
Ezko mingotsa | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Fungi |
Klasea | Agaricomycetes |
Ordena | Agaricales |
Familia | Hygrophoraceae |
Generoa | Hygrocybe |
Espeziea | Hygrocybe mucronella P.Karst., 1879 |
Deskribapena
Kapela: 3 cm arteko diametrokoa, hemisferikoa edo konikoa, gero ganbila, ertza krenulatu samarra eta gardentasunagatik ildaskatua. Eguraldi hezean azala pixka bat likatsua, higrofanoa, leuna, gorri-eskarlata kolorekoa, laranja koloreraino koloregabetzen da eta ertza horixkagoa du.
Orriak: Zabal, desberdinak, Itsatsiak, koska batez dekurrenteak, gorri-laranja koloretik gorri-laranja kolorera doaz, ertza osoa eta argiagoa dute. Espora-jalkin zuria.
Orri dekurrenteak: Hanka ukitzeaz gain, beherantz jarraitzen duten orriak.
Hanka: 6 cm arteko garaierakoa eta 0,5 cm arteko lodierakoa, barnehutsa, sarritan okertua eta bihurria, gaztetan pixka bat likatsua, leuna, distiratsua, askotan, erreflexu desberdineko eremu horizontalekin, gorri-laranja kolorekoa, eremuka horiraino koloregabetuta.
Haragia: Oso mehea, laranja kolorekoa edo hori-laranja kolorekoa, antzemanezineko usaina du eta zapore mikatz samarra.[2]
Etimologia: Hygrocybe terminoa grekotik dator eta kapela hezearekin, esan nahi du. Reai epitetoa pertsona izen batetik dator.
Jangarritasuna
Jan daiteke, baina ez du sukaldaritzarako baliorik.[3]
Nahasketa arriskua
Hygrophorus miniatus, Hygrophorus quietus eta Hygrophorus turundus delakoekin nahas daiteke.[4]
Sasoia eta lekua
Udazkenean, belardietan eta basoetako eremu belartsuetan.[5]
Banaketa eremua
Europa, Ipar Amerika.
Erreferentziak
- Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza • Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012 • Euskalnatura • Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987 • Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973 • Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
- (Gaztelaniaz) Palazon Lozano Fernando. (2006). Setas para todos. Jose Luis Añanos Echo Editorial Pirineo, 207 or. ISBN 84-87997-86-4..
- (Gaztelaniaz) Lotina, Roberto. (1985). Mil setas ibericas. Diputacion foral de vizcaya, 347 or. ISBN 84-505-1806-7..
- (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 401 or. ISBN 84-282-0541-X (T. 3). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
- (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 108 or. ISBN 84-282-0865-4..