Ezko herdozuri

Ezko herdozuria (Hygrophorus cossus) Hygrophoraceae familiako onddo espezie bat da.[1] Ez da erabiltzen sukaldean. Koko olio zaharraren usaina du; gainera zapore mikatza.

Ezko herdozuria
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaHygrophoraceae
GeneroaHygrophorus
Espeziea Hygrophorus cossus
Fr., 1838

Deskribapena

Kapela: 3 eta 6 (10) cm bitarteko diametrokoa, ganbila edo lau-ganbila, titi pixka batekin, hasieran zuria, ondoren krema antzeko kolorekoa, gainazala likatsua du.

Orriak: Dekurrenteak, zuriak, lodiak.

Orri dekurrenteak: Hanka ukitzeaz gain beherantz jarraitzen duten orriak.

Hanka: 6 - 10 x 0,5 - 1,5 cm-koa, berehala lehorra; zuria, liraina, pikortsua goian.

Haragia: Lactarius volemus-aren antzeko usaina du. Oinaren oinarriak ez du erreakzionatzen KOH (potasa) erreaktiboarekin.[2]

Etimologia: Hygrophorus hitza grekotik dator, heze eta ekarri beharreko, "phoréo"-tik, hau da, hezetasuna bildu eta kontserbatzen duenetik.

Jangarritasuna

Sukaldaritzarako interesik gabea.[3]

Nahasketa arriskua

Hygrophorus eburneus delakoarekin, honek usain aromatikoagoa eta gogorragoa du; oinaren oinarriak kolore horia hartzen du KOH erreaktiboarekin; orriak lehortzen direnean okre antzeko kolorekoak bihurtzen dira; pagadietakoa da. Hygrophorus chrysaspis espeziearekin ere bai, honek usain aromatiko leuna du eta oinaren oinarria arre-laranja bihurtzen da KOH-rekin.[4]

Sasoia eta lekua

Udazkenean; hostozabalen azpian edo baso mistoetan.[5]

Banaketa eremua

Ameriketako Estatu Batuak, Kanada, Europa eta Magreb.

Erreferentziak

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza     Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012     Euskalnatura     Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987     Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973     Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 103 or. ISBN 84-404-0530-8..
  3. (Gaztelaniaz) Palazon Lozano Fernando. (2006). Setas para todos. JoseLuis Añanos Echo Editorial Pirineo, 184 or. ISBN 84-87997-86-4..
  4. (Gaztelaniaz) Lotina, Roberto. (1985). Mil setas ibericas. Diputacion foral de vizcaya, 343. or. ISBN 84-505-1806-7..
  5. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 114 or. ISBN 84-282-0865-4..

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.