Ezko berdeska
Ezko berdeska (Hygrocybe psittacina) Hygrophoraceae familiako onddo espezie bat da.[1] Ez da kontsumitzen, likatsuegia eta txikiegia da.
Ezko berdeska | ||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Sailkapen zientifikoa | ||||||||||||||||||||||||||||
Erreinua | Fungi | |||||||||||||||||||||||||||
Klasea | Agaricomycetes | |||||||||||||||||||||||||||
Ordena | Agaricales | |||||||||||||||||||||||||||
Familia | Hygrophoraceae | |||||||||||||||||||||||||||
Generoa | Hygrocybe | |||||||||||||||||||||||||||
Espeziea | Hygrocybe psittacina P.Kumm., 1871 | |||||||||||||||||||||||||||
Mikologia | ||||||||||||||||||||||||||||
|
Deskribapena
Kapela: 2 eta 4 cm arteko diametrokoa, ganbila, lepomakurra, kanpai itxurakoa, amaieran laua eta titi apur batekin. Kolorazio oso aldakorrekoa, orokorrean hori-argizari koloreko, geruza likatsu lodi batez estalita, berdexka gaztetan, itxura berdexka ematen dio, geroago, koloregabetu eta zurbildu egiten da. Ertz ildaskatua.
Orriak: Itsatsiak, lodiak, zabal, zabalak eta sabeldunak. Horiak erreflexu berdeekin. Orritxoekin, motzagoak eta luzeagoak.
Hanka: Berdea goian, gainerakoa horia eta gaztetan lirdinga berde batez estalia. Hauskorra, barnehutsa eta liraina.
Haragia: Zuria, horiz eta berdez tindatua, hauskorra.[2]
Etimologia: Hygrocybe terminoa grekotik dator eta kapela hezearekin esan nahi du. Psittacina epitetoa berriz latinetik dator, "psittacus" hitzetik, loro esan nahi duena. Bere kolore biziengatik.
Jangarritasuna
Ez du sukaldaritzarako baliorik, lirdinga eta tamaina txikia baititu.[3]
Nahasketa arriskua
Hygrocybe laeta delakoarekin, honek orri dekurrenteak ditu eta ez du kolorazio berderik. Izeietan Hygrocybe psittacina var. abietina ateratzen da.[4]
Sasoia eta lekua
Udaren amaieran, batez ere udazkenean, belardietan eta larreetan. Batez ere pinudietatik gertu dauden larreetan.[5]
Banaketa eremua
Ipar Amerika, Europa, Ipar Afrika, Erdialdeko eta Hegoaldeko Amerika, Asiako iparraldea.
Erreferentziak
- Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza • Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012 • Euskalnatura • Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987 • Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973 • Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
- (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 123 or. ISBN 84-404-0530-8..
- (Gaztelaniaz) Palacios Quintano Daniel. (2014). Disfrutando con las setas. Leitzaran, Grafikak S.L. Andoain, Gipuzkoa, 198 or. ISBN 978-84-617-0196-4..
- (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 437 or. ISBN 84-282-0253-6 (T.I). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
- (Gaztelaniaz) Palazon Lozano Fernando. (2006). Setas para todos. JoseLuis Añanos Echo Editorial Pirineo, 203 or. ISBN 84-87997-86-4..