Ezki

Ezkiak 30 espezie inguru dituen Tilia generoko zuhaitzak dira, jatorriz Ipar hemisferioaren alde epeletakoak, Asiakoak (bertan espezie kopuru handiena aurkitu ahal dela), Europakoak eta Ipar Amerikaren sortaldekoak; ez dira agertzen Ipar Amerikaren sartaldean. Cronquist sailkatze sistema zaharraren arabera, genero hau Tiliaceae familian sartzen zen, baina Angiospermen Talde Filogenikoan egindako ikerketa genetikoen ondorioz gaur egun Malvaceae familian sartzen da.

Ezkiak izendatzeko euskara baturako onartu ez diren euskalki edo hizkera batzuetan erabilitako beste hitz batzuk: erki.
Ezki
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaPlantae
OrdenaMalvales
FamiliaMalvaceae
SubfamiliaTilioideae
Generoa Tilia
Espezieak
30 inguru; ikus testua
Datu orokorrak
Gizakiak ateratzen dizkion produktuaklimewood (en) Itzuli

Tilia generoko landareak orri jauskorreko zuhaitzak dira, 20-40m altu izan daitezkeenak, oblique-cordate eta 6–20 cm zabal diren orriekin; Iparreko lur epeletan bizi dira. Espezien kopurua ez da zehatza, espezie gehienak hibridoak erraztasunez sortzeko gauza direlako, bai hazten direnean eta bai berez sortzen direnean; hurrengo zerrendan gehienek onartutako espezie gehienak sartu dira.

Zuhaitz honen loreetatik ezaugarri lasaigarriak dituen ezki-ur infusioa egiten da.

Espezieak

  • Tilia americana Ezki amerikarra (Basswood Ipar Amerikan)
  • Tilia amurensis Amurreko ezkia
  • Tilia begoniifolia
  • Tilia caroliniana Carolinako ezkia
  • Tilia caucasica
  • Tilia chinensis
  • Tilia chingiana
  • Tilia cordata Ezki hostotxikia
  • Tilia dasystyla
  • Tilia henryana Henry-ren ezkia
  • Tilia heterophylla Ezki zuria
  • Tilia insularis
  • Tilia intonsa
  • Tilia japonica Ezki japoniarra, edo Japoniako ezkia?
  • Tilia kiusiana
  • Tilia mandshurica Ezki mantxuriarra, edo Mantxuriako ezkia?
  • Tilia maximowicziana
  • Tilia mexicana
  • Tilia miqueliana
  • Tilia mongolica Ezki mongoliarra, edo Mongoliako ezkia?
  • Tilia nobilis
  • Tilia oliveri Oliver-ren ezkia
  • Tilia paucicostata
  • Tilia platyphyllos Ezki hostozabala
  • Tilia tomentosa Ezki zilarkara
  • Tilia tuan
Hibridoak eta kultibokoak
  • Tilia x euchlora (T. dasystyla x T. platyphyllos)
  • Tilia x europaea Ezki arrunta (T. cordata x T. platyphyllos)
  • Tilia x petiolaris (T. tomentosa x T. ?)
  • Tilia 'Flavescens' (T. americana x T. cordata)
  • Tilia 'Moltkei' (jatorri ezezaguneko hibridoa)
  • Tilia 'Orbicularis' (jatorri ezezaguneko hibridoa)
  • Tilia 'Spectabilis' (jatorri ezezaguneko hibridoa)

Erabilerak

Ezki hostoak

Zuhaitzek lore lurrintsu eta nektar kopuru handidunak ematen dituzte, medikuntzarako erabilitako ezki-lorea. Garrantzi handiko landareak dira erlezainentzat eztia ekoizterakoan, haiengandik sortzen den eztia zurbila baina zapore handikoa da. Lorekin ezki-ura ere atontzen da. T. cordata da medikuntzarako gehien erabiltzen den espeziea; konposatu aktiboko kopuru handiak dituelako. Orri gazteak eta orrien begiak jangarriak dira. Lepidoptero batzuen larbek ezkien orriak jaten dituzte, beste batzuen artean Lime Hawk-moth, Buff-tip eta Coxcomb Prominent espezieetakoak.

Ezkien zura biguna eta lantzeko erraza da. Merkataritzan basswood legez ezagutzen da, batez ere Ipar Amerikan.

Ezkiaren hur txikiak jangarriak dira.

Ezkia Esloveniaren herri-ikurra da; bertan lipa deitzen da.

Enborra

Enborra hiru dimentsiotan, Fossil Plastics proiektuaren baitan.[1]

Erreferentziak

  1. «Elurmaluta.net - Fossil Plastics - Alegiazko Enborrak» www.elurmaluta.net (Noiz kontsultatua: 2021-01-24).

Ikus, gainera

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.