Ezerez

Ezereza edozer gauzaren gabezia da.[1] [2][3]

«Ezerezatik ez da ezer ateratzen». Epikuro
Ezereza.jpg
Ezereza

Definizioa

Filosofo grekoek arrazonamendu logiko batetik planteatu zuten ezereza izatearen adigaiaren ezeztapena da. Filosofo batzuek uste dute ezereza, kontzeptu gisa, hitz bat besterik ez dela. Horrela, ezerez hitza funtzio logiko bat duen hizkuntzaren zeinu bat besterik ez da, eta ez da ulertu behar zerbaiti buruzko egia adierazten duen kontzeptu gisa. Beste planteamendu filosofiko batzuen arabera, zentzua badu ezereza ideiatzat hartzeak, baina kontzeptu hutsa da, banakorik gabeko genero bati buruz ari bagina bezala. Pentsalari batzuentzat ezerezaren arazoa ez da existitzen: existitzen ez den zerbait ezin da pentsatu. Filosofia existentzialistaren ikuspegitik, ezerezak, kontzeptu gisa, gizakiaren bizi-larritasunean du jatorria; gauzei buruz galdetzean eta erantzun egokirik jaso ezean, larritasun sentimendu bat sorrarazten da, azkenean hutsune existentzialaren ideia edo ezereza dakarrena.[4]

Parmenidesentzat ezereza ez-izatearekin identifikatzen da. Hegelek, ordea, izatea eta ezereza identifikatzen ditu, bi kontzeptuek zehaztugabetasun bera duten heinean; izatearen eta ezerezaren batasuna errealitatearen ikuskeran islatuta geratzen da, "Bilakaera" gisa, aurkakoetako batetik besterako igarobide gisa. Filosofia analitikoak uste du terminoak ez duela inolako eduki ontologikora jotzen, eta metafisikoek oker erabiltzen dutela terminoa, zerbaiten izena balitz bezala, proposizio existentzial negatiboak adierazteko soilik balio duenean.[5]

Zenbait autorek ezerezaren apologia egin dute. Oscar Wilde idazleak ondorengoa idatzi zuen: "Let's talk about nothing. That's the only topic I can really talk about" (Hitz egin dezagun ezerezari buruz. Horixe da hitz egin dezakedan gai bakarra).

Zientzian

Oteiza-Esferaren desoupazioa.

Fisikoki ezinezkoa da ezer ez daukan espazio-denbora bat aurkitzea. Hau gertatzen da 0 absolutua ez den tenperatura daukan edozerk erradiazio elektromagnetikoa sortzen duelako, eta grabitazio-eremuak ezin direlako blokeatu. Fisikan, ezereza teorikoki posiblea den baina praktikan ezinezkoa den egia da. Espazio hutsari buruz hitz egiten dute. Fisikariek defendatzen dute ezin dela esistitzen den zerbait espaziotik eta denboratik at, naturaren legerik eta partikularik gabe ulertu.[4] Fisika kuantikoak esaten du ezerezetik zerbait ager daitekeela, eta Higgs eremuak masa pixka bat ematen dio horri, gaur egun ezagutzen dugun guztia sortuz: hutseko energia-gorabeherak elektroi eta positroi bihur daitezke berez, une labur bateko existentzia izanik.[6][7][8]

Artean

Kontsiderazio fisiko eta psikologikoez gain, ezereza espaziotik eta denboratik ere aztertu izan da artean konposizio-elementu gisa. Espazio-arteetan, XX. mendetik aurrera garatzen joan zen, pintura lautik kubismora non gorputzen txandakatzeak lehen betetzen ez zen hutsunea hartzen zuen; beraz, itxuraz, ez zegoen hutsunea. Era berean, eskultura hieratikotik hasi eta mugikorrerantz pasa zen, (Malevitxen edo Calderren piezak bezala, zeinetan mugimendua – espazioaren eta denboraren batasuna – konposizio-elementu bat baino gehiago den, edo Oteizaren erabateko hutsa, besteak beste.[9]

Erreferentziak

  1. «ezerez- Egungo Euskararen Hiztegia (EEH) - UPV/EHU» www.ehu.eus (Noiz kontsultatua: 2022-04-21).
  2. «Euskaltzaindiaren Hiztegia» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2022-04-21).
  3. «ADOREZ Bilaketa: ezerez» www.bostakbat.org (Noiz kontsultatua: 2022-04-21).
  4. (Gaztelaniaz) «la Nada (Filosofía)» Definición ABC (Noiz kontsultatua: 2022-04-21).
  5. «Nada - Glosario de filosofía» www.webdianoia.com (Noiz kontsultatua: 2022-04-21).
  6. (Gaztelaniaz) «Por qué, científicamente, nada es imposible» BBC News Mundo (Noiz kontsultatua: 2022-04-21).
  7. (Gaztelaniaz) Rujula, Alvaro de. (2008-09-23). «El vacío y la nada» El País ISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2022-04-21).
  8. (Gaztelaniaz) «Logran, por primera vez, medir la «nada absoluta»» abc 2019-04-16 (Noiz kontsultatua: 2022-04-21).
  9. (Gaztelaniaz) Rodríguez Ibáñez, Margarita. (2010). El vacío y la nada en el Arte. The Void and the Vacuum in Art. Asociación Aragonesa de Críticos de Arte. Nº. 13, 2011.. .

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.