Ezequiel Martínez Estrada
Ezequiel Martínez Estrada (San José de la Esquina, Santa Fe, 1895eko irailaren 14a — Bahía Blanca, Buenos Aires, 1964ko azaroaren 4a) irakasle, idazle, poeta, saiakeragile, literatura kritikoa eta biografo argentinarra izan zen. Bere lan asko Argentinaren ingurukoak dira. Nazioarteko mailan oso ezaguna egin zen Kubako Iraultzaren egin zuen defentsagatik. Casa de las Américas erakunde kubatarrak 2000. urtetik bere izena daraman ohorezko saiakera saria ematen du.[1]
Ezequiel Martínez Estrada | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Santa Fe probintzia, 1895eko irailaren 14a |
Herrialdea | Argentina |
Heriotza | Bahía Blanca, 1964ko azaroaren 4a (69 urte) |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Agustina Morriconi (en) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea |
Genero artistikoa | olerkigintza |
Haren aita, Ezequiel Martínez Anzil, euskalduna zen, Agoitzen jaioa, Nafarroa Garaian. Ama, Casilda, Sevillakoa zen. Hiru seme izan zituzten, Ezequiel nagusia. 1917an gurasoan banandu ziren eta horrek idazlea izango zenaren izaera aldatu zuen. Haurtzaroan Goyenan bizi izan zen.[2]
Obra
Poesia
- Oro y piedra (1918)
- Nefelibal (1922)
- Motivos del cielo (1924)
- Argentina (1927)
- Humoresca (1929)
- Coplas del ciego (1959)
- Otras coplas del ciego (1959)
- Tres poemas del anochecer (1964)
Narratiba
- La inundación (1943)
- Marta Riquelme. Examen sin conciencia (1956)
- Sábado de gloria (1956)
- Tres cuentos sin amor (1956)
- La tos y otros entretenimientos (1956)
- Cuatro novelas (1968)
- Cuentos completos (1975)
- Conspiración en el país de Tata Batata (2015)
Antzerkia
- Títeres de pies ligeros (1929)
- Tres dramas: Lo que no vemos morir. Sombras. Cazadores (1957)
Saiakerak, biografiak eta idazlan politikoak
- Radiografía de la pampa (1933)
- La cabeza de Goliat (1940)
- Sarmiento (1946)
- Panorama de las literaturas (1946)
- Los invariantes históricos en el Facundo (1947)
- Nietzsche (1947)
- Muerte y transfiguración de Martín Fierro]] (1948)
- El mundo maravilloso de Guillermo Enrique Hudson (1951)
- ¿Qué es esto? (1956)
- Cuadrante del pampero (1956)
- Las 40 (1957)
- Exhortaciones (1957)
- El hermano Quiroga (1957)
- Heraldos de la verdad (1958)
- Análisis funcional de la cultura (1960)
- Diferencias y semejanzas entre los países de la América Latina (1962)
- En Cuba y al servicio de la revolución cubana (1963)
- El verdadero cuento del Tío Sam (1963)
- El Nuevo Mundo, la isla de Utopía y la isla de Cuba (1963)
- Realidad y fantasía en Balzac (1964)
- La poesía afrocubana de Nicolás Guillén (1966)
- Martí: el héroe y su acción revolucionaria (1966)
- Martí revolucionario (1967)
- En torno a Kafka y otros ensayos (1967)
- Para una revisión de las letras argentinas (1967)
- Leopoldo Lugones: retrato sin retocar (1968)
- Meditaciones sarmientinas (1968)
- Leer y escribir (1969)
- Panorama de los Estados Unidos (1985)
- La doctrina, el apóstol (2001)
- Paganini (2001)
- Lírica social amarga. Últimos e inéditos escritos de EME sobre técnica, ciudad, paradoja, ajedrez (2003)
- Filosofía del ajedrez (2008)
Gutun bildumak
- Epistolario. Correspondencia con Victoria Ocampo (2013)
- Correspondencia con Horacio Quiroga (2017), El hermano Quiroga saiakerarekin batera argitaratuta.
Sariak
- 1932: Humoresca eta Títeres de pies ligeros liburuekin Argentinako Letren Lehen Sari Nazionala.
- 1933: 1934 - Argentinako Idazleen Elkartearen Presidentea.
- 1937: Radiografía de la pampa liburuarekin Argentinako Letren Bigarren Sari Nazionala.
- 1942-1946: Argentinako Idazleen Elkartearen Presidentea.
- 1947: Argentinako Idazleen Elkartearen Ohorezko Saria.
- 1949: Habanako Historiaren Akademiaren partaidea.
- 1949: Kubako “Carlos Manuel Céspedes” Orden Nazionalaren zalduna.
- 1949: Argentinako Idazleen Elkarteak Nobel Sarientzako bere izena proposatu zuen.
- 1957: Liga Argentina por los Derechos del Hombre erakundearen presidentea.
- 1960: Análisis funcional de la cultura liburuarekin Casa de las Américas Saria.
Martínez Estrada zineman
- 1970ean Marco Madanes zuzendariak Ezequiel Martínez Estradaren gidoi batean oinarrituta La cosecha filma zuzendu zuen.
Justo Garateren laguna
Justo Garate euskaldun erbesteratuak harreman zuzena izan zuen Ezequiel Martínez Estradarekin. Bi idazleen arteko gutun batzuk gordetzen dira.[3]
Erreferentziak
- https://web.archive.org/web/20200205185505/http://www.casadelasamericas.org/premios/literario/honorificos/matnezestrada/mtnezestrada.htm
- https://www.fundacionmartinezestrada.org/single-post/2020/06/18/día-del-padre
- Nicolás Jorge Dornheim-ek idatzitako artikulua, , 209-212 or.
Kanpo estekak
- (Gaztelaniaz):Ezequiel Martínez Estrada Fundazioaren webgune ofiziala.
- (Gaztelaniaz):Biografia eta bibliografia.
- (Gaztelaniaz):Marcelo May zuzendariaren idazleari buruzko dokumentala.