Ezekielen liburua
Ezekielen liburua Tanakh eta Bibliako Itun Zaharreko liburu bat da, profeten liburuen sailekoa.
Ezekielen liburua | |
---|---|
Jatorria | |
Egilea(k) | Ezekiel |
Izenburua | יְחֶזְקֵאל, יחזקאל, Ezechiel, Ezekiel eta ΙΕΖΕΚΙΗΛ |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | prophetic books (en) |
Hizkuntza | hebreera |
Telesaila | Neviim |
Deskribapena | |
Honen parte da | Neviim Itun Zaharra Major prophets (en) |
Fikzioa | |
ikusi
|
Ezekiel profetari egozten zaio liburuaren idazketa; hortik liburuaren izena. Historiografia biblikoaren arabera, Ezekiel Nabukodonosor II.aren aginduz Babiloniara deportatutako hebrearretako bat izan zen Ka.a. VI. mendean.
Liburuaren egitura
Ezekielen liburuaren antolaera xumea eta ordenatua da, eta atzean antolamendu-lan xehea nabari da. Hori dela eta, badirudi aurrez idatzitako zenbait testuren bilduma dela.
Dirudienez, profetak berak edo haren ikasleetako batzuek bilduko zituzten oraingo liburuan agertzen diren poemak, hitzaldiak eta ikuskariak, eta, ondoren, datu kronologiko eta historikoak erantsiko zizkieten, liburuari batasuna eta harmonia emateko.
Edukia
Ezekielen liburua ordenatuagoa dago eta koherenteagoa da Jeremiasen liburua baino.
Xehetasun handitan sartu gabe, hau da liburuaren egitura:
SARRERA: EZEKIELEN PROFETA BOKAZIOA (1,1–3,27) (1,1-3,27)
Sarreran, Jainkoak bere misio profetikoaren lerroa adierazten dio profetari. Hauek dira azpiatalak:
- Jaunaren aintzaren ikuskaria (1,1-28)
- Ezekiel profetagintzarako deitua (2,1-3,15)
- Profeta herriaren jagole (3,16-21)
- Ezekiel mutu (3,22-27)
JERUSALEM ERORI AURRETIKOA: ZIGOR EPAIAREN IRAGARPENA (4,1–24,27) (4,1-24,27)
Atal honetan, Jerusalementzako, sasiprofetentzako eta, oro har, Nabukodonosorren inbasioaren aurretik bekatuan bizi ziren juduentzako mehatxuak eta zigorrak iragartzen dira. Hauek dira azpiatalak:
- Jerusalemen setioa iragarri (4,1-17)
- Jaunak Israel zigortuko (5,1-17)
- Sasikultuetako gurtzaileen aurka (6,1-14)
- Hurbil da amaiera (7,1-9)
- Zigor-eguna (7,10-27)
- Idolatria Jerusalemgo santutegian (8,1-18)
- Tenpluaren eta hiriaren aurkako zigorra (9,1-11)
- Jaunaren aintzak tenplutik alde egin (10,1-22)
- Jerusalemen zigorra iragarria (11,1-13)
- Jaunak israeldar sakabanatuak bilduko (11,14-21)
- Aintzak hiritik alde egin (11,22-25)
- Ezekiel erbestealdiaren seinale (12,1-20)
- Jaunaren hitza bete egiten (12,21-28)
- Profeta faltsuen kontra (13,1-23)
- Israelek idoloak baztertu behar (14,1-11)
- Ezinbestekoa Jainkoaren zigorra (14,12-23)
- Ezertarako ez den mahatsondoaren parabola (15,1-8)
- Herriaren desleialkeriaren historia (16,1-63)
- Arranoa eta mahatsondoa (17,1-24)
- Norberaren erantzukizuna (18,1-32)
- Israelgo erregeei buruzko eresia (19,1-14)
- Israelen desleialkeriaren historia (20,1-44)
- Ezpata Jerusalemen aurka (21,1-22)
- Babiloniako erregearen ezpata (21,23-32)
- Ezpata amondarren aurka (21,33-37)
- Jerusalemen jokabide higuingarriak (22,1-31)
- Samaria eta Jerusalem, bi ahizpa bekatari (23,1-49)
- Tupina herdoildua: Jerusalem kondenatua (24,1-14)
- Profetaren emaztearen heriotza (24,15-27)
NAZIOEN AURKAKO PROFEZIAK (25,1–32,32) (25,1-32,32)
Atal honek judaismoari mehatxu egiten dioten herrien aurkako profeziak ematen ditu. Hauek dira azpiatalak:
- Amondarren aurkako mezua (25,1-7)
- Moabdarren kontrako mezua (25,8-11)
- Edomen kontrako mezua (25,12-14)
- Filistearren kontrako mezua (25,15-17)
- Tiroren kontrako mezua (26,1-27,36)
- Tiroko erregearen aurkako mezua (28,1-19)
- Sidonen aurkako mezua (28,20-23)
- Israel seguru biziko (28,24-26)
- Egiptoren aurkako mezua (29,1-21)
- Jaunak Egipto zigortuko (30,1-26)
- Faraoia zedro handi bat bezalakoa (31,1-18)
- Egiptoko erregeagatik hileta-eresia (32,1-16)
- Faraoia Hildakoen Egoitzan (32,17-32)
JERUSALEM ERORI OSTEKOA: ITXAROPENA ETA BIZI BERRIA ISRAELENTZAT (33,1–39,29) (33,1-39,29)
Atal honetan, Israelentzako bakea eta zoriona iragartzen da: erlijioaren eta tenpluaren berrezarkuntza, eta herrialde erasotzaileen erabateko porrota. Hauek dira azpiatalak:
- Profeta jagole (33,1-9)
- Nork bere erantzukizuna (33,10-20)
- Jerusalemen erorketaren berri (33,21-22)
- Israelen suntsipena (33,23-33)
- Israelgo buruzagien aurkako mezua (34,1-16)
- Jainkoak bere herriari lagundu (34,17-31)
- Edomdarren aurkako mezua (35,1-15)
- Israel eraberrituko (36,1-38)
- Hezurren ikuskaria (37,1-14)
- Jaunak Juda eta Israel bilduko (37,15-28)
- Gog, Jainkoaren baliabide (38,1-17)
- Jaunak Gog zigortu (38,18-23)
- Gog-en porrota (39,1-10)
- Gogen hilobia (39,11-22)
- Ezekielen predikuaren laburpena (39,23-29)
TENPLUARI ETA LURRALDEARI BURUZKO IKUSKARIA (40,1–48,35) (40,1-48,35)
Azken atal honetan, hebrear komunitatea gobernatzeko arau politiko-erlijiosoak ematen ditu deportaziotik libratu eta Jainkoak harentzat gorde zuen lurraldera itzultzen denerako. Ikuskari baten berri ematen hasten da atala:
1 Gure erbestealdiko hogeita bosgarren urtean, urtearen hasieran, hilaren hamarrean, Jerusalem erori zela hamalau urte bete ziren egun berean, Jaunaren indarra jabetu zen nitaz.
2 Jainkozko ikuskaritan Israel lurraldera eraman eta mendi garai baten gainean utzi ninduen, eta haren gailurrean, hegoaldera, eraikin-multzo bat zegoen, hiri baten antzekoa.
3 Hara eraman ninduen, eta gizon bat ikusi nuen, brontzezkoa zirudiena. Lihozko kordela eta neurtzeko makila zeuzkan eskuan; zutik zegoen ate ondoan.
4 Esan zidan gizonak: «Gizaseme, begira erne, entzun adi eta jarri arreta erakutsiko dizudan guztiari, erakuts diezazudan ekarri baitzaituzte hona. Gero, kontatu israeldarrei ikusiko duzun guztia».
Hauek dira azpiatalak:
- Etorkizuneko tenplua (40,1-4)
- Kanpoko atari eta sarrerak (40,5-27)
- Barneko atari eta sarrerak (40,28-46)
- Barneko ataria eta tenplua (40,47-41,4)
- Tenpluaren eranskinak (41,5-14)
- Tenpluaren barnealdea (41,15-26)
- Tenplu ondoko eraikinak (42,1-14)
- Kanpoko hormaren neurriak (42,15-20)
- Jauna tenplura itzuli (43,1-12)
- Aldarea eta sakrifizioak (43,13-27)
- Tenpluan sartzeko eskubidea (44,1-14)
- Apaizentzako arauak (44,15-31)
- Lurralde-banaketa (45,1-8)
- Printzeen eskubideak eta betebeharrak (45,9-46,15)
- Printzearen herentzia (46,16-18)
- Tenpluko sutegiak (46,19-24)
- Tenpluko iturria (47,1-12)
- Jaunak Israelgo mugak finkatu (47,13-23)
- Iparraldeko leinuen zatiak (48,1-2)
- Jaunaren zatia (48,8-22)
- Hegoaldeko leinuentzako zatiak (48,23-29)
- Jerusalemgo ateak (48,30-35)