Eyvind Johnson
Eyvind Johnson (Svartbjörnsbyn, Norrland, Suedia, 1900eko uztailaren 29a - Stockholm, 1976ko abuztuaren 25a) suediar eleberrigilea izan zen.
Eyvind Johnson | |||
---|---|---|---|
1957ko abenduaren 20a - 1976ko abuztuaren 25a ← Nils Ahnlund (en) - Ulf Linde (en) → | |||
Bizitza | |||
Jaiotzako izen-deiturak | Eyvind Olov Verner Johnson | ||
Jaiotza | Boden (en) , 1900eko uztailaren 29a | ||
Herrialdea | Suedia | ||
Heriotza | Stockholm, 1976ko abuztuaren 25a (76 urte) | ||
Hobiratze lekua | Skogskyrkogården | ||
Familia | |||
Ezkontidea(k) | Cilla Johnson (en) Aase Christoffersen (en) | ||
Seme-alabak | ikusi
| ||
Hezkuntza | |||
Hizkuntzak | suediera | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | itzultzailea, eleberrigilea, kazetaria, idazlea eta poeta | ||
Jasotako sariak | ikusi
| ||
Kidetza | Suediar Akademia | ||
Genero artistikoa | proletarian literature (en) | ||
Biografia
Familia apal batean sortu zen. Lanbide askotan jardun zuen, eta bidaia asko egin zituen literaturan hasi aurretik. Gai berriez gainera, kontaketa-teknika berriak ere sartu zituen Suediako literaturan, errealismo klasikotik aldenduta.
Gide, Joyce eta Proust idazleen eragin nabarmena dute haren lanek. Kapitalismo modernoaren jokaera salatu zuen Bobinack eleberrian (1932), lan-baldintzak izan zituen kontagai Regn i gryningen (1933, Euria eta egunsentia) obran, berak bizitako langile-esperientzia agerian utzi zuen Romanen om Olof autobiografian (1934-1937, Olofen eleberria) eta nazismoaren aurkako joera garbia agertu zuen Krilon obran (1941-1942).
Bigarren Mundu Gerran eta ondoko urteetan, totalitarismoaren aurkako idatzi asko zabaldu zituen: Strändernas svall (1946, Ulises zoriontsu) eta Hans nädes tid (1960, Jaun txit agurgarriaren egunak).
1974an, Literaturako Nobel saria jaso zuen, Harry Martinsonekin batera.
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo estekak