Eyre Square
Eyre Square (irlanderaz An Fhaiche Mhór, ofizialki John F. Kennedy Memorial Park izena ere badarama) Irlandako Galwayko konderrian dagoen Galway hiri barneko parke publikoa eta plaza da. Parkea hiriaren erdigunean dago, dendes beteriko Williams Street eta Shop Street kaleen aldamenean.
Eyre Square An Fhaiche Mhór John F. Kennedy Memorial Park | |
---|---|
![]() Galway hiriko tribuen banderak Eyre Square plazan. Tribu hauek Erdi Aroan hiri honetan bizi ziren familia anglo-normandarrak ziren. ![]() | |
Kokapena | |
Estatu burujabe | ![]() |
Province of Ireland | ![]() |
Irlandaren banaketa administratiboa | ![]() |
Hiria | Galway |
Koordenatuak | 53°16′28″N 9°02′56″W |
![]() | |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | 2006ko apirilaren 13a |
Arkitektura | |
Ezaugarriak
Parkea laukizuzena da, Galway hiriko erdiguneko trafiko gehien duten kaleek inguratzen dute, halere 2006 urtetik aurrera bere eskuinaldeko eremua soilik oinezkoentzat da. Bere erdigunean burdinezko eskultura batez apainduriko iturri bat dago. Bestalde, jaiotzez hiri honetakoa zen Pádraic Ó Conaire irlanderazko idazlearen estatua bat ere badago.

Historia
1965an parkeak John F. Kennedy Memorial Park izena hartu zuen, irlandar jatorriko John F. Kennedy estatubatuarrak bere erailketa baino ez askoz ere lehenagotik hiri hau bisitatu eta bertan jendaurreko hitzaldia eskaini baitzuen.
2004ean parke edo plaza honen eraberritze lanei ekin zitzaion, azkenik 2006ko apirilaren 13an berriz ireki zelarik.
Iruditegia
- Galway hiriko tribuen banderak
- Iturria
- Iturria
- Kanoiak
Kanpo estekak
- Eyre Square merkatalgunea (Ingelesez)
- Eyre Squareko argazkiak (Ingelesez)