Eyalet
Eyalet Otomandar Inperioaren barneko banaketa administratibo hedatu baten izena izan zen.
1453tik XIX. mende hasierararte otomandar gobernu lokala ez zen oso garatua edo antolatua egon. Inperioa probintziatan banatzen zen batez ere, eyalet izenekoak, eta bakoitzaren arduraduna hiru isatsdun Patxa bat zen. Bisir Handia zen Estatuko goi funtzionario hauek izendatzearen arduraduna, hiriburuan zein probintziatan. 1861 eta 1866 bitartean, Tanzimat erreformarekin, bere ordez vilayetak sortu ziren.
Eyalet bakoitza liva edo sanjaketan banatzen zen, eta horietako bakoitzean isats bakarreko Patxa bat jartzen zen agintari, Mira-lira edo Sanjak-bey tituluarekin.
Kanpo estekak
Artikulu hau geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.