Eyakera
Eyakera Alaskan hitz egiten zuten na-dene hizkuntzetako bat zen, harik eta 2008ko urtarrilaren 23an Marie Smith Jones[1], azken hiztuna hil zen arte. Haren egoera zela eta, AEBetan oso famatua egin da hizkuntzen galeren auzietan.
Eyakera | |
---|---|
I.ya.q | |
Datu orokorrak | |
Lurralde eremua | AEB |
Hiztunak | 0 1 2 |
Eskualdea | Cordova, Alaska |
UNESCO sailkapena | 6: galdua |
Hizkuntza sailkapena | |
Na-dene hizkuntzak | |
Alfabetoa | latindar alfabetoa |
Hizkuntza kodeak | |
ISO 639-3 | eya |
Ethnologue | eya |
Glottolog | eyak1241 |
Wikipedia | eya |
UNESCO | 150 |
IETF | eya |
Endangered Languages Project | 507 |
Hondamendiaren arrazoien artean ez dago bakarrik ingelesa gailentzea eta jatorrizko hizkuntzen galera. Tlingit herriaren migrazioek haien hizkuntza hedatu zuten halaber, eyakera albo batera utzita. Mendebaldean bizi ziren alutiiq herriaren presioa ere jasan zuten eyakek. Denboraren poderioz, eyakerazko hiztun asko tlingit kulturaren barruan sartu ziren, beren hizkuntza galduta. Eragina ez zen hala ere indarrezkoa izan, ingelesaren presentzia ez bezala.
Ahaiderik gertukoenak atabaskar hizkuntzak ditu. Bi hizkuntza taldeok, tlingitarekin batera, na-dene hizkuntzen barruko banaketa nagusia osatzen dute.
Tlingit hizkuntzaren eragin eremuko leku-izen asko eyakeraz emanda daude eta baliteke haren hedapena oso handia izatea iraganean, Alaskako kostalde osoan barreiatuta.
Erreferentziak
- «Una lengua menos» El País 2008-01-23.