Extremities (filma)
Extremities (euskaraz Muturrak), 1986ko Robert M. Young estatubatuar zinema zuzendariaren thriller film bat da. William Mastrosimone antzerkigilearen 1982ko izenburu berdineko antzezlanean oinarritua dago. Farrah Fawcett, Alfre Woodard, Diana Scarwid eta James Russo aktoreek antzeztu zuten.
Extremities (filma) | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 1986 |
Izenburua | Extremities |
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa |
Jatorrizko herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | rape and revenge film (en) ![]() |
Iraupena | Adierazpen errorea: Hitz ezezaguna "eta" |
Kolorea | koloretakoa |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Robert Milton Young (en) ![]() |
Gidoigilea(k) | William Mastrosimone |
Antzezlea(k) | |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | Burt Sugarman (en) ![]() |
Konpainia ekoizlea | Atlantic Entertainment Group (en) ![]() |
Edizioa | Arthur Coburn (en) ![]() |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | J. A. C. Redford |
Argumentu nagusia | Mendekua |
![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() |
Argumentua
Marjorie (Farrah Fawcett) estatubatuar hiri handi batean bizi den emakume arrunt bat da. Gau batez, lanetik etxerako bidean, mozorrotutako gizon batek erasotu eta bortxatzen saiatuko da. Marjoriek bizirik ihes egitea lortuko du, nahiz eta bere poltsa galdu izan, eta hori gutxi balitz, poliziak bera babestu edo erasotzailea atzemateko interesik ez duela ohartuko da. Horregatik, une horretatik aurrera Marjorie erasotzailea itzuliko denaren beldur etengabearekin biziko da, batez ere pertsonaia misteriotsu horrek bere helbidea zein den jakitea lortu duela jabetzean.
Aktoreak
- Farrah Fawcett: Marjorie
- James Russo: Joe
- Alfre Woodard: Pat
- Diana Scarwid: Terry
- Sandy Martin: Sudow ofiziala
- Eddie Velez: 1. ofiziala
- Tom Everett: 2. ofiziala
- Donna Lynn Leavy: Telefonoko emakumea (ahotsa)
- Enid Kent: Polizia komisaldegiko ama
- Michael Hennessy: Pizza banatzailea
- Danika Hendrickson: Joeren alaba
- Clare Wren: Racquetball jokalaria
- James Avery: Segurtasun zaindaria
Kanpo estekak
- IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)