Extended play

EP (extended play) ingeles jatorria duen sigla bat da, euskaraz erreprodukzio hedatua esan nahi duena. Grabaketa musika formatuan izen gisa erabiltzen da eta ez da album bat bezain luzea ezta bakun bat baino laburragoa.

Hasieran zazpi milimetro eta 33 bira minutuko (RPM) abiaduran grabatuta zeuden binilo diskoek izen hau hartu zuten. Abiadura aldaketa hau, bakun batekin konparatuz, 45 RPM-ra grabatuta zegoena, 25 minutuko iraupena lortzeko aukera ematen zion, 12 eta erdi minutu alde bakoitzeko. Biniloak 33 RPM-ra hirukoiztu zirenean, EP deitu zitzaien 7 hazbete eta abesti bat alde bakoitzeko zituzten diskoei.

21. mendean, disko konpaktuaren etorreraren ondorioz, EP eta LP (Long Play) baten desberdintasunak, ez dira nabarmentzen. Eskuarki, EP-ak 20-25 minutuko iraupena du, Mini-CD deiturikoak. Handik aurrera, LP bat bezala hartzen da.

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.