2010eko Shanghaiko nazioarteko erakusketa

2010eko Shanghaiko nazioarteko erakusketa (txinera tradizionalez: 中國2010年上海世界博覽會; txinera sinplifikatuz: 中国2010年上海世界博览会; pinyinez: Zhōngguó 2010 Nián Shànghǎi Shìjìe Bólǎnhuì), Txinako Herri Errepublikako Shanghai hirian 2010eko maiatzaren 1etik urriaren 31ra bitartean antolatu zten nazioarteko erakusketa izan zen.

2010eko Shanghaiko nazioarteko erakusketa
Kokapena
Estatu burujabe Txinako Herri Errepublika
Udal-probintziaShanghai
Koordenatuak31°11′39″N 121°29′11″E
Map
Webgune ofiziala

    2010eko erakusketaren lema "Hiri hobea, bizitza hobea" izan zen eta Shanghairen hazkunde eta garapen handiaren ikur bihurtu nahi zuen. Munduan antolatutako nazioarteko erakusketa guztietan bisitari gehien erakarriko dituen erakusketa izatea espero zuten, 70 milioi pertsona.

    Aukeraketa

    2002ko abenduaren 3an, Nazioarteko Erakusketen Bulegoaren 132. bilerak Monakoko Printzearen jauregian egindako bileran, lau bozketa egin ziren. Bozketan erakusketa antolatzeko aurkeztutako bost hiriek hartu zuten parte eta bozketen emaitzak honakoak izan ziren:

    Nazioarteko erakusketaren aukeratze bozketa
    HiriaHerrialdea1. bozketa2. bozketa3. bozketa4. bozketa
    Shanghai Txina36384454
    Yeosu Hego Korea28343234
    Mosku Errusia121012
    Querétaro Mexiko66
    Wrocław Polonia6

    Pabiloiak

    Erakusketa gunearen maketa.

    192 herrialde eta nazioarteko 50 erakundek parte hartu zuten. Herrialde bakoitzak pabiloi bat eraikitzeko eskubidea zuen, edo beste herrialde batzuekin batzea, Afrikako hainbat herrik egin zuten moduan.

    Bilbo Shanghaiko erakusketan

    Sakontzeko, irakurri: «Bilboren berritzea»

    Erakusketan munduko 113 hirietako hirigintza hobekuntzak erakutsi zuten, horien artean Bilboren eraberritzea aukeratu zuten. "Bilbao Guggenheim ++" izenarekin, Bilbok 1990eko hamarkadan hasitako eraberritzea erakutsi zuen Shanghaiko erakusketan. Bilboko stand-ean hiriaren maketa eta Jesus María Lazkano euskal herritar margolariaren Bilbo MMX margolana erakutsi zuten.

    Bilboren erakustokia 2010eko maiatzaren 1ean zabaldu zuen Iñaki Azkuna Bilboko alkateak[1].

    Abuztuaren 22an Bilboren eguna ospatu zen eta arratsaldeko 18:30etan Fito & Fitipaldis taldearen kontzertua hasi zen.

    Sakontzeko

    Txartelak eta prezioak

    Erakusketara gunera sartzeko txartelen prezioak honakoak ziren:

    • Egun normala: 160 yuan (17,7 euro inguru).
    • Egun berezia: 200 yuan (22 euro).
    • Arratsalde bat: 90 yuan (10 euro).
    • Hiru egun normal: 400 yuan (44,4 euro).
    • Zazpi egun normal: 900 yuan (100 euro).

    Azpiegiturak

    2009an ondorengo metro tarteak zabaldu ziren:

    • 7. linea: Qihua Kalea - Huamu kalea tartea (35 kilometro eta 28 geltoki).
    • 9. linea: Yishan kalea - Yanggao kalea tartea (14,5 kilometro eta 10 geltoki).
    • 11. linea:
      • Jiading iparraldea - Jiangsu kalea tartea (33 kilometro eta 17 geltoki).
      • Jiading Hiri Berria - Anting tartea (13 kilometro eta 4 geltoki).

    2010ean

    2010ean 80 kilometro baino gehiago zabaldu ziren, tartean erakusketa gunera zuzenean ailegatzen den Shanghaiko metroaren 13. linea:

    • 2. linea:
      • Mendebalderako luzapena, Songhong kaletik - Xujingera (8 kilometro eta 3 geltoki).
      • Ekialderako luzapena, Longyang kalea - Shanghai Pudong Nazioarteko Aireportua tartean (30,6 kilometro eta 12 geltoki).
    • 7. linea: Qihua kalea - Meilanhu tartea (10 kilometro eta 5 geltoki).
    • 10. linea:
      • Jiangwan Hiri Berria - Hongqiao Tren geltokia tartea (36 kilometro eta 28 geltoki).
      • Longxi kalea - Hanghua Xincun tartea.
    • 13. linea: Lupu zubia - Changqing kalea tartea (4 kilometro eta 3 geltoki).

    Erreferentziak

    Kanpo estekak


    Aurrekoa
    Zaragoza 2008
    Nazioarteko Erakusketa
    2010
    Ondorengoa
    Yeosu 2012
    This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.