Experiment Perilous
Experiment Perilous (euskaraz Esperimentu Arriskutsua), 1944ko Jacques Tourneur frantziar-estatubatuarrak zuzendutako melodrama film bat da. Margaret Carpenter idazlearen 1943ko izenburu berdineko best-seller liburuan oinarritua dago. Hedy Lamarr, George Brent, Paul Lukas, Albert Dekker eta Carl Esmond aktoreek antzeztu zuten.
Experiment Perilous | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 1944 |
Izenburua | Experiment Perilous |
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa |
Jatorrizko herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | Zinema beltza, film dramatikoa eta misteriozko zinema |
Iraupena | 91 minutu |
Kolorea | zuri-beltzekoa |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Jacques Tourneur |
Gidoigilea(k) | Warren B. Duff (en) |
Antzezlea(k) | |
Hedy Lamarr George Brent Paul Lukas Albert Dekker Carl Esmond (en) Margaret Wycherly (en) Julia Dean Max Linder Olive Blakeney George N. Neise Gino Corrado Georges Renavent Michael Visaroff (en) John Mylong | |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | Warren B. Duff (en) |
Konpainia ekoizlea | RKO Pictures |
Edizioa | Ralph Dawson (en) |
Ekoizpen-diseinatzailea | Albert S. D'Agostino (en) |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Roy Webb |
Argazki-zuzendaria | Tony Gaudio (en) |
Jantzi-diseinatzailea | Edward Stevenson (en) |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | Londres |
Historia | |
Nominazioak | Academy Award for Best Art Direction, Black and White (en) 18th Academy Awards (en) Albert S. D'Agostino (en) , Jack Okey (en) , Darrell Silvera (en) , Claude E. Carpenter (en) |
Zuzendaritza artistiko onenaren Oscar Sariaren izendapena jaso zuen.
Argumentua
1903, Huntington Bailey (George Brent) psikiatrak trenean doala emakume adindu (Olive Blakeney) jator Nick Bederaux anai filantropoa eta Allida emazte gazte eta maitagarria bisitatzera doala aipatuko dio. Behin New York hirian dela treneko bidailagun bati emakumea anaia bisitatzen ari zela zendu hil dela entzungo dio. Ondoren, Baileyk lagun baten bidez bikote bitxia ezagutu eta Alidaren edertasunaz xarmandua geldituko da, eta Nickek Bayleyen lanbidea jakitean bere emaztea erotua dagoela frogatzeko eskatuko dio. Bailey Bederauxtarren iraganean ikertzen hasten denean, bietan zein erotua dagoen zalantzan jartzen hasiko da.
Aktoreak
- Hedy Lamarr: Allida Bederaux
- George Brent: Huntington Bailey doktorea
- Paul Lukas: Nick Bederaux
- Albert Dekker: Clag, eskultorea
- Carl Esmond: Maitland, margolaria
- Olive Blakeney: Cissie Bederaux
- George N. Neise: Alec Gregory, idazlea
- Margaret Wycherly: Maggie
- Stephanie Bachelor: Elaine
- Mary Servoss: Wilson andereinoa
- Julia Dean: Deria
- Sam McDaniel: Treneko langilea
- William Post Jr.: Barrutiko fiskala
- Bill Ward: Alec Bederaux gaztea (Nick eta Allidaren semea)
Kanpo estekak
- IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)