Exotismo

Exotismo (greziera berantiarretik: exô- «kanpokoa», exôtikos «atzerrikoa») urruneko herrialde batekoaren aldeko gustua da.[1] Gure bizimodutik edo zibilizaziotik at gelditzen denaren aldeko erakarpena bezala uler daiteke. Joera hau artean zein kultura orokorrean eman daiteke. Fenomenoa ohikoa da zabaltzen ari diren zibilizazioen historian.

Gure errealitatetik at gelditzen denaren erakarpena da exotismoaren oinarria.
Irudi exotikoa: Venus mairua, Jules Migonneren lanean.

Historian

Historian zehar fenomenoa sarritan errepikatu da. Antzinako Erroman, esaterako, Inperioaren bazterreko erlijioek arrakasta handia izan zuten metropolian. Txinan Europako kulturekiko irekierako garaiak bizi izan ziren, haientzat exotikoa baitzen. Erromantizismo garaian ere Europak Ekialdeko mundua ezagutu eta idealizatu zuten. Kolonialismoak, XIX. mendena, beste kulturen eragina zabaldu zuen mendebaldean. Gaur egun, globalizazioak ohiturak eta kultura exotikoak bazter guztietara zabaldu ditu.

Artean exotismoaren kontzeptua XIX. mendean erabili zen Europan.

Exotismoa askotan aberastasunarekin eta sentsualitatearekin lotzen da.

Erreferentziak

  1. Ibon Sarasola: Euskal hiztegia, 267 or.

Ikus, gainera

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.