Exoi
Exoia itzulpen prozesuan aminoazidoak kodetzen dituen DNA-ren zatiari deritzo. Introien aldean, exoiak ez dira desagertzen RNA-m-aren heltze prozesuan, eta duten informazio genetikoa adierazten da itzulpenean.
![](../I/Pre-mRNA_to_mRNA.svg.png.webp)
Splicing prozesuan introiak desagertzen dira eta exoiak besterik ez dira agertzen RNA-m helduan
Eukariotoen DNA-k proteinak kodetzen dituzten zatiak ditu (exoiak), proteinak kodetzen ez dituzten zatiekin (introiekin) tartekatuak. Prokariotoen genomak, aldiz, ez du introirik.
Exoiak "splicing" edo RNA-m-aren birdoitze prozesuan kanporatuak ez diren gene baten zatiak dira, RNA-m helduan agertzen direnak. Proteinak sortzeko informazioa dute.
Ikus, gainera
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.