Exmoor Parke Nazionala
Exmoor Parke Nazionala (ingelesez Exmoor National Park) Ingalaterrako Somerset eta Devon konderrien artean banatua dagoen parke nazional bat da, Hego-mendebaldeko Ingalaterra eskualdean. Berez muino ugariz osatutako eremu basati bat da. Izena barruti hura zeharkatzen duen Exe ibaia eta moor (ingelesez mortu edo eremu) hitzen elkarketatik dator.
Exmoor Parke Nazionala | |
---|---|
Kokalekua | Somerset eta Devon Ingalaterra |
Azalera | 692 |
Sorrera | 1954 |
Parkeak 692 km²-ko azalera du, bai eta 55 kilometro luzerako kostaldea. Exmorr Erresuma Batuko parke zaharrenetekoa da, 1954an sortu zen, eta naturare dagokionez intereseko kokapena izendatua dago.
Parke nazionala izan aurretik Errege Parkea eta Ehiza Barrutia izana da. 1818an saldu egin zuten, bere jabe berria Sir Richard Acland izan zelarik, hain zuzen ere Exmoorreko azken jabe eta zaindaria, honek 30 poniekin gaur egun oso ospetsua zen Anchor arraza sortu zuen. Parke nazionala Exmoor ponien bizilekua ere bada. Poni arraza hau parke nazionalaren ikurra da gainera.
Iruditegia
- Landa paisaia eta baserria.
- Porlock eremua.
Ikus gainera
Kanpo estekak
- Exmoor Parke Nazionalaren webgunea (Ingelesez)
- Exmoor bisitatzeko alhokuak eta argibidea (eleanitza)