Exaugusto Boioanes
Exaugusto Boioanes (italieraz: Exaugusto Bugiano), Basilio Boioanes famatuaren semea, Italiako katapana izan zen 1041etik 1042ra arte. Mikel Dukianoren ordez sartu zen karguan, azken hau Montemaggioren maiatzaren 4an gudua galdu ostean. Boioanesek ez zuen aurrekoek izan zuten armada eta errefortzuak eta Baregoen Guardiako kide batzuekin bakarrik iritsi zen. Boioanesen ideia zen lombardiar errebeldeak Melfi isolatzea, Montepelosotik gertu kanpatuz.
Exaugusto Boioanes | |||
---|---|---|---|
| |||
Bizitza | |||
Herrialdea | Bizantziar Inperioa | ||
Heriotza | XI. mendea | ||
Familia | |||
Aita | Basilio Boioanes | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | ofizierra | ||
Zerbitzu militarra | |||
Parte hartutako gatazkak | Battle of Montepeloso (en) |
Normandiarrak, hala ere, Melfitik atera ziren eta Monte Siricolon kanpatu zuten. Greziar kanpamentura zihoan laguntza konboi bat hartu zuten eta gudura behartu zituzten. Boioanesek galdu zuen eta atxilotu zuten, 1041eko irailaren 3an. Normandiarrak, mertzenarioak zirela eta, lombardiar nagusi Atenulfo, Beneventoko printzeari entregatu zioten. Honek dirutza onartu zuen katapanaren askatzearen truke eta diru guztiarekin geratu zen. Boioanes askatu zutenean ez zen, dagoeneko, katapana.
Artikulu hau Bizantziar Inperioko biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |