Evreux leinua
Evreux Frantziako leinua inportantea zen, Kapeto leinuaren adarra zena. Bere urrezko aroa XIV. mendeko hasieratik XV. mendeko erdialdera arte zen. Nafarroako errege izatera ailegatu ziren.
Leinua Filipe III.a Frantziakoaren hirugarren semea zen Luis Frantziakoa Evreuxko kondeak sortu zuen. Honek seme bi izan zituen, Karlos Evreuxkoa eta Filipe Evreuxkoa, Joana II.a Nafarroakoa ezkondu zuena.
Leinu nagusia 1400ean bukatu zen Karlos Evreuxkoaren semeek semerik ez zutelako. Nafarroako leinua 1425ean bukatu zen, Karlos III.a Nafarroakoa hil zenean.
Kide nagusiak
- Joana Evreuxkoa, Karlos I.a Nafarroakoaren hirugarren emaztea.
- Filipe III.a Nafarroakoa
- Blanka Evreuxkoa, Filipe VI.a Frantziakoaren bigarren emaztea eta erregina.
- Karlos II.a Nafarroakoa
- Joana Nafarroakoa, Henrike IV.a Ingalaterrakoaren bigarren emaztea eta erregina bakarra.
- Karlos III.a Nafarroakoa
- Blanka I.a Nafarroakoa
Ikus, gainera
- Evreux-ko kondeen zerrenda
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.