Evince
Evince GNOME mahaigainaren dokumentuen bisorea da. Fitxategiak PDF, PostScript eta DjVu formatuan ikus daitezke.
![]() | |
---|---|
![]() | |
Jatorria | |
Sorrera-urtea | 2005 |
Argitaratze-data | 2005 |
Azken bertsioa | 45.0 |
Ezaugarriak | |
Programazio-lengoaia | C eta C++ |
Sistema eragilea | PDF, PostScript (en) ![]() ![]() ![]() |
Irakur dezake | Linux |
GUI tresnak | GTK |
Egile-eskubideak | copyrightduna |
Lizentzia | GPLv2 eta GNU General Public License |
Deskribapena | |
Oinarritua | Gpdf (en) ![]() |
Honen parte da | GNOME |
Ekoizpena | |
Garatzailea | The GNOME Project (en) ![]() ![]() |
Euskaraz | |
Euskaraz | bai |
wiki.gnome.org… | |
Iturri-kodea | https://gitlab.gnome.org/GNOME/evince.git eta https://github.com/GNOME/evince |
Evince gpdf kodearen berridazketa gisa hasi zen, jende gehienak uste baitzuen mantentzen zaila zela. Denbora laburrean, haren funtzionaltasuna gainditu zuen. Evince aktiboki mantentzen eta garatzen ari da. Batez ere C programazio-lengoaian idatzita dago, C++-en idatzitako zati txiki batekin, hau da, Poppler softwarearekin interfazea egiteko kodea.
Evince GNOMEn sartu da 2.12 bertsiotik, eta 2005eko irailaren 7an merkaturatu zen.
Ezaugarriak
- Bilaketa
- Bilaketa-mekanismo integratu bat du, aurkitutako emaitzen kopurua zabaltzen duena eta emaitzak orrian nabarmentzen dituena.
- Miniaturazko orrialdeak
- Miniaturazko orrialdeen ikuspegiek dokumentu batean nabigatzeko erreferentzia azkarra ematen dute. Miniaturazko orriak bisorearen ezkerraldean daude.
- Orrialdeak indexatzea
- Indizeekin bateragarriak dokumentuetarako, Evincek dokumentuaren aurkibidea erakusteko aukera ematen du, atal batetik bestera bizkor mugitzeko.
- Hautaketa
- Evince-k PDF fitxategietan testua hautatzeko aukera ematen du.
- Oharrak eta nabarmentzeak
- Oharrak eta kolore eta formatu desberdinetako nabarmentzeak egin daitezke PDF fitxategietan. Nabarmentzeak, azpimarrak, marratuak, zirriborroak. Oharren indizea ikus daiteke alboko barran.
Onartzen diren dokumentu-formatuak
- Propioa
- PDF, backend Poppler erabiliz.
- PostScript, backend libspectre erabiliz.[1]
- DVI.
- Orri anitzeko TIFF.
- Komikiak (.cb7, .cbr, .cbt, eta .cbz)
- Open XML Paper Specification (.oxps, .xps)
- Aukerako euskarria
- DjVu, DjVuLibre backend erabiliz.
- Microsoft PowerPoint, libew erabiliz (gaur egun alpha kalitatea du).
- Onartzen ez dituen formatuak
- Irudiak, ePub, Mobi
Erreferentziak
Kanpo estekak
- Evince-ren webgune ofiziala (ingelesez).
- Evinceko wiki ofiziala (ingelesez).
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.