Everything's Gonna Be Okay
Everything's Gonna Be Okay (euskaraz: «Dena ondo egongo da») Ameriketako Estatu Batuetako umorezko telesaila da, Josh Thomas australiar umoristak sortutakoa. 2020ko urtarrilaren 16an estreinatu zen Freeform katean[1]. 2020ko maiatzean bigarren denboraldirako berritu zen[2][3]. 2021eko abuztuan bertan behera utzi zuten[4].
Everything's Gonna Be Okay | |
---|---|
Jatorria | |
Sortzailea(k) | Josh Thomas (en) |
Izenburua | Everything’s Gonna Be Okay |
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa |
Jatorrizko herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Sasoi kopurua | 2 |
Atalak | 11 |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | film komikoa |
Iraupena | 20 minutu |
Antzezlea(k) | |
Emanaldia | |
Jatorrizko igorlea | Freeform |
Hasiera-data | 2020ko urtarrilaren 16a |
Amaiera-data | 2021eko ekainaren 3a |
Argumentu nagusia | Autismoa eta LGBTa |
freeform.go.com… | |
|
Argumentua
Nicholas australiar gaztea, bere aita estatubatuarra eta bi arrebaorde nerabe bisitatzen ditu Los Angelesen. Bere bisitan, aitak gaixotasun terminala duela eta Nicholas Genevieve eta Matildaren tutore izango dela jakiten du, haien ama hilda dagoelako jada[5].
Aktoreak
- Josh Thomas: Nicholas Moss, australiar entomologo homosexual gaztea. Bigarren denboraldiaren amaieran, autismoa diagnostikatzen diote[5].
- Kayla Cromer: Matilda Moss, Nicholasen 17 urteko arrebaorde autista. Musikagile klasiko trebea da[6]. Cromer bera autista da, eta horrek papera lortzen lagundu ziola uste du[7].
- Adam Faison: Alex, Nicholasen mutil-laguna[8].
- Maeve Press: Genevieve Moss, Nicholasen 14 urteko arrebaordea. Idazle izan nahi du[5][6].
- Lillian Carrier: Drea, Matildaren neska-laguna eta gero emaztea. Autista eta asexuala da.
- Lori Mae Hernandez: Barb, Genevieveren laguna.
- Vivienne Walsh: Penny, Nicholasen ama.
- Charlie Evans: Leonard, Genevieve 1. denboraldian maiteminduta dagoen mutila.
- Vico Ortiz: Lindsey, Alexen laguna.
- Carsen Warner: Jeremy, Matildaren ikaskidea.
- Kimleigh Smith: Hall andrea, Genevieveren irakaslea.
- Ivy Wolk: Tellulah, Genevieveren laguna.
- Mason Gooding: Luke, Matilda 1. denboraldian maiteminduta dagoen mutila.
- Timothy Isaac Brundidge: Zane, Matildaren ikaskidea, zeinarekin oheratzen den festa batean.
- Hye Young Park: Sam, Matildaren irakaslea.
- James M. Connor: Young, Matilda eta Genevieveren eskolako zuzendaria.
- Maria Bamford: Suze, Drearen ama.
- Richard Kind: Tobias, Drearen aita.
- Christian Valderrama: Oscar, Genevieve 2. denboraldian maiteminduta dagoen mutila.
- CJ Jones: Eric, Alexen aita gorra.
Erreferentziak
- (Ingelesez) Ramos, Dino-Ray. «‘Everything’s Gonna Be Okay’ Trailer: Josh Thomas Becomes An Unlikely Father Figure In New Freeform Comedy» Deadline 2019-11-20 (Noiz kontsultatua: 2024-02-22).
- (Ingelesez) White, Peter. «Freeform Renews ‘Everything’s Gonna Be Okay’ & ‘Motherland: Fort Salem’ As ‘Grown-ish’, ‘Good Trouble’ & ‘Last Summer’ Move To 2021» Deadline 2020-05-19 (Noiz kontsultatua: 2024-02-22).
- (Ingelesez) Petski, Denise. «‘Everything’s Gonna Be Okay’: Richard Kind & Maria Bamford To Recur In Season 2 of Freeform Series; Premiere Date Set» Deadline 2021-02-26 (Noiz kontsultatua: 2024-02-22).
- (Ingelesez) Littleton, Cynthia. «Freeform Cancels Josh Thomas Comedy ‘Everything’s Gonna Be Okay’ After Two Seasons» Variety 2021-08-17 (Noiz kontsultatua: 2024-02-22).
- (Ingelesez) Berman, Judy. «In Party of Five and Everything’s Gonna Be Okay, Freeform Reinvents the Orphan Saga for Gen Z» Time 2020-01-03 (Noiz kontsultatua: 2024-02-22).
- (Ingelesez) Honmode, Shireen. «'Everything's Gonna Be Okay': Release date, plot, cast, trailer and all you need to know about Freeform's upcoming comedy TV series» Meaww 2019-11-21 (Noiz kontsultatua: 2024-02-22).
- (Ingelesez) Tingley, Anna. «‘Everything’s Gonna Be Okay’ Star Discloses She’s on Autism Spectrum» Variety 2019-03-28 (Noiz kontsultatua: 2024-02-22).
- (Ingelesez) Owen, Rob. «Tuned In: ‘Party of Five’ returns; NBC introduces the second coming of ‘Eli Stone’» Post-Gazette 2020-01-02 jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2021-09-12) (Noiz kontsultatua: 2024-02-22).
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.