Everybody's Fine (2009ko filma)
Everybody's Fine (euskaraz Denak Ongi Daude) 2009ko Kirk Jones ingeles zinema zuzendariak zuzendutako drama eta komedia filma bat da. 1990eko Giuseppe Tornatore zuzendariaren Stanno tutti bene ("Denak Ongi Daude") filmaren berregokitzapena da. Robert De Niro, Drew Barrymore, Kate Beckinsale eta Sam Rockwell aktoreek antzeztu zuten.
Everybody's Fine (2009ko filma) | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 2009 |
Izenburua | Everybody's Fine |
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa |
Jatorrizko herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak eta Italia |
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | komedia dramatikoa, film dramatikoa, LGBTeei buruzko filma, komedia erromantikoa eta Road moviea |
Iraupena | 100 minutu |
Kolorea | koloretakoa |
Grabazio lekua(k) | Connecticut eta New York |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Kirk Jones (en) ![]() |
Gidoigilea(k) | Kirk Jones (en) ![]() Tonino Guerra Massimo De Rita (en) ![]() |
Antzezlea(k) | |
Robert De Niro Drew Barrymore Kate Beckinsale Sam Rockwell Katherine Moennig (en) ![]() Melissa Leo James Frain Brendan Sexton III Damian Young Seamus Davey-Fitzpatrick James Murtaugh Jayne Houdyshell | |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | Vittorio Cecchi Gori Ted Field Gianni Nunnari Glynis Murray (en) ![]() |
Konpainia ekoizlea | Miramax |
Edizioa | Andrew Mondshein |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Dario Marianelli |
Argazki-zuzendaria | Henry Braham (en) ![]() |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | New York |
Argumentu nagusia | zahartzaroa |
miramax.com… | |
![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() |
Argumentua
Frank Goode (Robert De Niro) erretiroa hartu berri duen izaera zintzo eta jatorreko familia bateko aita alarguna da. Orain, aspaldi etxetik joan ziren eta jada helduak diren bere seme-alabak (Kate Beckinsale, Sam Rockwell eta Drew Barrymore) mahai-inguruan bildu nahi ditu. Euretako inor bertaratzen ez dela ikustean, seme-alabak bisitatzeko bidaiari ekitea erabakiko du. Baina bere seme-alabak banan-bana bisitatzean ordura arte haietaz eta haien bizitzaz ustez zekiena eta errealitatea bestelakoak direla jabetuko da.
Aktoreak
- Robert De Niro: Frank Goode.
- Drew Barrymore: Rosie Goode.
- Kate Beckinsale: Amy Goode.
- Sam Rockwell: Robert Goode.
- Katherine Moennig: Jilly, Rosieren bikotea.
- Melissa Leo: Colleen, emakumezko kamioilari alarguna.
- Lucian Maisel: Jack, Amyren semea.
Kanpo estekak
- Everybody's Fine filmaren iragarkia ikusgai. Youtube.com (Ingelesez)
- Everybody's Fine filmaren IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)
- Webgunea (Ingelesez)