Event Horizon Telescope

Event Horizon Telescope (EHT laburduraz ezaguna; euskaraz: «Gertaeren Mugako Teleskopioa») munduan zehar sakabanatutako irrati-teleskopioz osatutako teleskopio-sare erraldoia da. Sareko teleskopioak elkarlanean jartzeari esker 20 mikroarku-segundoko bereizmen angeluarra lortu zen, historian lehenengo aldiz zulo beltz supermasibo bateko gertaeren mugaren behatzeko beharrezkoa izan zen bereizmena hain zuzen.

Event Horizon Telescope
Datuak
Izen laburraEHT, EHT eta ای‌اچ‌تی
Motabehatoki astronomikoa, astronomical interferometer (en) Itzuli, research collaboration (en) Itzuli eta international collaboration (en) Itzuli
Osatuta
Atacama Large Millimeter Array
Atacama Pathfinder Experiment (en) Itzuli
Greenland Telescope (en) Itzuli
Heinrich Hertz Submillimeter Telescope (en) Itzuli
IRAM 30-meter telescope (en) Itzuli
James Clerk Maxwell teleskopioa
Large Millimeter Telescope (en) Itzuli
South Pole Telescope (en) Itzuli
Submillimeter Array (en) Itzuli
webgune ofiziala
Facebook: 1384465008315919 Twitter: ehtelescope Youtube: UC4sItzYomoJ6Flt0aDyHMOQ Edit the value on Wikidata

2019ko apirilaren 10ean zientzialariek zulo beltz baten lehenengo argazkia aurkeztu zuten, Messier 87 galaxia barruko zulo beltz supermasiboarena.[1][2] Argazki gogoangarri hura egiteko munduko zortzi teleskopio hauek beharrezkoak izan ziren: ALMA, APEX, IRAMen 30 metroko teleskopioa, James Clerk Maxwell teleskopioa, Alfonso Serrano Teleskopio Milimetriko Handia, Submillimeter Array, Arizonako Irrati Behatokiko Teleskopio Submilimetrikoa eta Chicagoko Unibertsitateko Hego Poloko Teleskopioa.

Erreferentziak

  1. Berasategi Otamendi, Gorka. (2019-04-10). «Zulo beltz baten lehenengo argazkia egitea lortu du EHT teleskopioak» Berria (Noiz kontsultatua: 2019-04-10).
  2. EITB. (2019-04-10). Zulo beltz baten lehen irudia aurkeztu dute zientzialariek. (Noiz kontsultatua: 2019-04-10).

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.