Evenk (herria)

Evenk etnia[1][2] (evenkeraz: Эвэнкил, Evenkil; txinera tradizionalez: 鄂温克族; pinyinez: Èwēnkè Zú; errusieraz: Эвенки, Evenki; mongolieraz: Khamnigan Хамниган), evenki ere deitua, Iparraldeko Asian bizi diren talde etnikoetako bat da. XXI. mendearen hasieran 70.000 lagun inguru ziren; Mongolian ehunka batzuk bizi dira eta gainerakoak Errusian eta Txinan, Barne Mongolia eskualde autonomoan, batez ere, banaturik daude[3]. Lehen tungus izena ematen zitzaien.

Evenk
Biztanleak guztira
67.000 inguru
Biztanleria nabarmena duten eskualdeak
 Errusia: 35,527 (2002)
 Txina: 30.505 (2010)
 Mongolia: 535
 Ukraina: 48 (2001)
Hizkuntza
Evenkera, errusiera, txinera
Erlijioa
Xamanismoa, Kristautasuna, budismoa
Zerikusia duten beste giza taldeak
evenak, oroqenak, orotxak

Errusiako Ulan Ude herrian, evenken ohitura eta kulturari buruzko museoa dago.

Erlijioa

Evenk etniako kideek kristautasun ortodoxoa, budismoa eta animismoa praktikatzen dute.

Erreferentziak

  1. Euskaltzaindia. (PDF) 190. arauaː Munduko herriak eta etniak. .
  2. Errusia Berriaren Estilo Liburua. Berria.info
  3. Evenk Global.britannica.com

Kanpo estekak

Zirriborro Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.