Evelyn Berezin
Evelyn Berezin (Bronx, New York, 1925eko apirilaren 12a - Manhattan, New York, 2018ko abenduaren 8a) Ingeniari informatiko estatubatuarra izan zen. United Airlineserako aireko lineen txartelen erreserben lehen sistema garatu zuen. Testu prozesadoreen ama bezala ere ezaguna da, 1968an testuak gorde eta editatzeko aukera ematen zuen programa baten ideia garatu zuenetik.[1][2]
Evelyn Berezin | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Bronx, 1925eko apirilaren 12a |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Heriotza | Manhattan, 2018ko abenduaren 8a (93 urte) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Christopher Columbus High School (en) Hunter College (en) New Yorkeko Unibertsitatea 1946) |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | informatikaria, ingeniaria eta venture capitalist (en) |
Enplegatzailea(k) | Electronic Computer Corporation (en) (1951 - Redactron Corporation (en) (1969 - 1976) Burroughs Corporation (en) (1976 - 1980) |
Jasotako sariak | ikusi
|
Ikasketak
Berezin New Yorkeko Unibertsitatera joan zen Enpresagintzan graduatzeko asmoarekin, lan eskaintza bat jaso zuen arte, eta bere ikasketa eremua fisikara aldatzeko eskatu zioten.
1945ean fisikan graduatu zen eta 1946an AEBetako Energia Atomikoaren Batzordearen beka bat jaso zuen New Yorkeko Unibertsitatean bertan graduondoko ikasketak egiteko. 1951n, Electronic Computer Corporationen (Elecom) lan bat onartu zuen Brooklynen, ordenagailuen diseinatzaile bezala. Underwood Corporationek Electronic Computer Corporation erosi eta Elecom Division bihurtu ondoren, Berezin logika diseinuaren saileko buru bihurtu zen.[3][4]
Kontribuzioak
1953an, Underwood Companyrentzat lan egiten zuen bitartean (hasiera batean Underwood Typewriter Company bezala ezagutua), Berezinek orain lehen bulegoko ordenagailutzat[5] hartzen dena sortu zuen. Underwood Olivettirekin elkartu zen gerora, baina ez zen proiektuarekin jarraitu[5]. Underwood Typewriter Companyn lan egin ondoren, Berezin Telerera joan zen.
1968an, Berezinek testu-prozesadore bat asmatu zuen bulegoko lana sinplifikatzeko, eta 1969an testu-prozesadoreak garatzen zituen lehen enpresa sortu zuen, Redactron Corporation[5]. Enpresak denbora bat behar izan zuen testu-prozesadorea perfekzionatzeko, baina azkenean lortu zuen, eta ikerketa eta garapeneko urteen ondoren, enpresak hasieran bederatzi langile izatetik ia 500 izatera pasa zen. 1976an Redactrom, Burroughs Corporation-i saldu zioten[4].
1980 eta 1987 artean, Berezin Greenhouse Management Companyko presidentea izan zen, bere lehen faseetan[3] enpresa teknologikoei eskainitako arrisku kapital talde bateko bazkide orokorra. Gainera, bere ibilbidean zehar hainbat enpresa publikotako batzarretako kide izan da, CIGNA (aseguruen arloan jarduten duen enpresa transnazionala), Koppers Co., Datapoint eta Standart Microsystems.[4]
Bere karreran zehar, Adelphi eta Michigango Ekialdeko unibertsitateetako ohorezko doktoretzak jaso zituen. Berezin exekutiboa ere izan zen CIGNA, Standard MEMS, Koppers, Stony Brook Foundation, New Yorkeko Estatu Unibertsitatean, Boyce Thompson Institute[6], Datapoint.[5][4] eta, azkenik, zuzendaria Intellicheck Inc-en.
Berenzinek eta bere azken senarrak Sam and Rose Berezin Endowment Scholarship finantzatu zuten, zientzien, ingeniaritzaren edo matematiken[7] alorrean ikasteko asmoa duten graduaurreko ikasleei ematen zaien beka bat .
Bizitza pertsonala
51 urtez ezkonduta egon zen Israel Wilenitzekin (1922-2003) .[8] Hil aurretik, Setauketen bizi izan zen eta apartamentu bat zuen New York.[7] . 2018 urtearen hasieran linfoma bat atzeman zioten, baina berak tratamendua ez egitea erabaki zuen.[9]
Sariak
- 2006 Long Island Technology Hall of Fame[5]
- 2006 Women Achiever's Against the Odds Honoree for the Long Island Fund for Women and Girls[7]
- 2011 Women in Technology International (WITI) Hall of Fame[5]
- Long Island Distinguished Leadership Award[5]
- Top 100 Business Women in the United States en la revista BusinessWeek[5]
- Ohorezko doktorertza Adelphi Unibertsitatean[7]
- Ohorezko doktoretza Ekialdeko Michigan Unibertsitatean[7]
Patenteak
- Information Transfer Apparatus[10]
- Electronic Data File Processor[11]
- Information Transfer System[12]
- On-Line Data Transfer Apparatus[13]
- Electrical Assemblage[14]
- Data Processing System[15]
- Arithmetic Device[16]
- Electronic Calculator with Dynamic Recirculating Storage Register[17]
- Control means with Record Sensing for an Electronic Calculator[18]
Erreferentziak
- «Evelyn Berezin, 93, Dies; Built the First True Word Processor». nytimes.com (en inglés). Azken kontsulta 2018ko abenduak 11.
- «Ingurune Digitaleko Mauriziak, Evelyn Berezin.» Sarean .eus (Noiz kontsultatua: 2022-04-18).
- Long Island Technology Hall of Fame
- «Copia archivada». Archivado desde el original el 3 de abril de 2015. Azken kontsulta 2015eko martxoaren 27a.
- «Evelyn Berezin». WITI Hall of Fame. Women in Technology International
- «Sion Power». Jatorrizkotik 2015eko maiatzaren 17an artxibatuta. Azken kontsulta, 2015eko maiatzaren 6an .
- «Donor Profiles». Jatorrizkotik 2014ko apirilaren 19an artxibatuta.
- «Paid Notice:Deaths WILENITZ, ISRAEL». The New York Times.
- «Evelyn Berezin, 93, Dies; Built the First True Word Processor». nytimes.com (en inglés). Azken kontsulta 2018ko abenduak 11.
- «US3312945 A».
- «US3017610 A».
- «US3256514 A».
- «US3231865 A».
- «US3461552 A».
- «US2913176 A».
- «US2943790 A».
- «US3187167 A».
- «US3187167 A». ↑ «US2973141 A».