Evaristo Txurrukaren monumentua (Getxo)
Evaristo Txurrukaren monumentua Bizkaiko Getxo udalerriko Areeta auzoan dagoen monumentu bat da. Evaristo Txurruka euskal ingeniariaren omenez altxatu zen, eta gaur egun Txurruka kaiaren hasieran dago. Txurruka ingeniariak Bilboko portuaren eraikitzean eta Bilboko itsasadarraren bideratze lanetan berebiziko papera jokatu zuen.
Evaristo Txurrukaren monumentua (Getxo) | |
---|---|
Kokapena | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Bizkaia |
Herria | Getxo |
Koordenatuak | 43°19′35″N 3°01′07″W |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | 1939 |
1939an Miguel García de Salazarrek eraiki zuen. Monumentuak itsasoaren eta lurraren arteko borroka erakutsi nahi du, den Txurrukaren irudiaren menpean. Alboan, saskibaloiko jokaleku bat eta zuhaitzez osatutako pasealeku atseginak daude.
Iruditegia
- Monumentua.
- Itsasoaren eta lurraren arteko borrokaren irudikapena.
Ikus gainera
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.