Evaristo De los Reyes Moreno
Evaristo De los Reyes Moreno (Sanlúcar de Barrameda, Cádiz, 1951ko ekainaren 24a) Euskal Herrian aritutako musikagilea da, sortzez Cádizkoa.
Evaristo De los Reyes Moreno | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Sanlúcar de Barrameda, 1951ko ekainaren 24a (72 urte) |
Jarduerak | |
Jarduerak | musikagilea |
Biografia
Iruñeko Pablo Sarasate Kontserbatorioan egin zituen piano- eta konposizio-ikasketak eta ondoren, Tomás Aragüés irakaslearekin jardun zuen Donostiako Kontserbatorioan. Musika-pedagogiako ikasketak ere egin zituen. Nafarroako Gobernuaren konposizio-arloko lehen saria eskuratu zuen 1985ean Sintesis lanarekin, eta urtebete geroago, Pablo Ruiz Picasso sariketan ere garaile suertatu zen. Planisferio obrarekin, lehen saria eskuratu zuen 1990ean Nafarroako Jaialdietako Konposizio Sariketa Nazionalean.
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.