Evaristo Bozas

Evaristo Bozas Urrutia (Errenteria, Gipuzkoa, 1886ko uztailaren 5a - Tres Arroyos, Argentina, 1929ko apirilaren 18a) gaztelaniaz idatzi zuen kazetari eta idazle euskalduna izan zen.

Evaristo Bozas
Bizitza
JaiotzaErrenteria, 1886ko uztailaren 5a
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
HeriotzaTres Arroyos (en) Itzuli, 1929ko apirilaren 18a (42 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakkazetaria eta idazlea

Biografia

1903an Argentinara joan zen, eta kazetari-lanetan aritu zen, alderdi erradikalaren inguruko egunkarietan. 1921ean Euskal Herrira itzuli eta Errenteriari buruzko artikuluak bildu zituen Andanzas y mudanzas de mi pueblo liburuan. 1923an sortu eta zuzendu zuen El País Vasco egunkaria eta 1928an, berriz ere Argentinara jo zuen; han Tres Arroyos hiriko La Región egunkariaren zuzendari izendatu zuten. Administrazioaren azpijokoen salatzailea zela eta, 1929. urtean tiroz hil zuten atentatu batean.

Lanak

  • Los baskos en el Uruguay
  • Los baskos en la Nación Argentina (1916)
  • Andanzas y mudanzas de mi pueblo (1921)
  • El Alcoholismo (1908)
  • La Tragedia del Emigrante (1928)

Erreferentziak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.