Eva Valiño
Eva Valiño (Bartzelona, Katalunia, 1969ko uztailaren 29a) bartzelonar soinu teknikaria, zinemagilea eta unibertsitateko irakaslea da. 2004an soinu onenaren Goya saria irabazi zuen Icíar Bollaín zinema-zuzendari madrildarraren Te doy mis ojos filman egindako lanarengatik. Espainiako lehen emakume sonidistatzat hartzen da.[1][2][3]
Eva Valiño | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Bartzelona, 1969 (54/55 urte) |
Herrialdea | Katalunia |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania katalana |
Jarduerak | |
Jarduerak | soinu-teknikaria, zinemagilea, director of audiography (en) eta unibertsitateko irakaslea |
Jasotako sariak | ikusi
|
Biografia
Valiñok Informazio Zientzietako eta Arte Eszenikoetako lizentziatura lortu zuen Bartzelonako Institut Superior d'Arts Escèniques i Aplicades (ISAEA) institutuan, eta lau urtez publizitate-sortzaile gisa aritu zen Costa Rican. Musika ikasketak egin zituen New Orleansen, Thomas Montgomery irakaslearekin. Ondoren, Kubako San Antonio de los Bañosko Nazioarteko Zinema eta Telebista Eskolan ikasi zuen, eta Soinuan espezializatu zen.[4] Azkenik, zineman hasi zen, zuzeneko soinu lanak eginez.[5]
Lan ibilbidea
Besteak beste Espainiako zinema-zuzendariekin lan egin du ValiñokJaime Rosales, Manuel Martín Cuenca, Icíar Bollaín, Pere Vilà, José María de Orbe, Mariano Barroso, Roger Gual, baita nazioartekoekin ere, hala nola, Víctor Kossakovsky erreusiarrarekin, edo Julio Wallovits argentinarrarekin.[6]
Bartzelonako Unibertsitate Autonomoan, Ramon Llull Unibertsitatean (Blanquerna) edo Kataluniako Zinema eta Ikus-entzunezko Goi Eskolan ere ikertzen eta irakasten du, eta soinu-adierazpenari eta zinemako soinu-banden azterketari buruzko katedra ematen du.[2][5] Gainera, soinu zinematografikoarekin zerikusia duten ekitaldietan hizlari gisa parte hartzen du.[3][4][7]
El bosque acústico sortu zuen, eremu publiko abandonatuetan zuzenean egindako grabazioez osatutako proiektua.[2][8]
Valiñoren ibilbide profesionala zinemaren industriako hainbat sarirekin aintzatetsi da, eta Espainiako lehen emakume sonidistatzat hartzen da.[2][3]
Sariak eta aintzatespenak
- 2003an, Medina del Campoko Zinemaldiko (Medina Film Festival) Film Laburren XI. Lehiaketa Nazionaleko Soinu Onenaren Saria jaso zuen, Javier Rebollo zuzendari espainiarraren En camas separadas film laburrarengatik. Trofeoa eta 200 euro izan zen saria.[9] Medina del Campoko Zinema Asteko jardueretako bat da jaialdi hau. 1988az geroztik egiten da Valladoliden, eta film laburren estatuko eta nazioarteko lehiaketa bat eta bideoklipei buruzko beste bat ditu.[10]
- 2004an soinu onenaren Goya saria irabazi zuen, Icíar Bollaín zuzendari madridarraren Te doy mis ojos filmarengatik. 1987tik Espainiako Arte eta Zientzia Zinematografikoen Akademiak ematen die sari hori aurreko urtean estreinatutako ekoizpen zinematografiko onenei.[11][12][13]
- 2004an Irudi eta Soinuaren Goi Eskolako Saria (CES) eman zioten, Alcalá de Henareseko Zinemaldian (ALCINE) ematen den Ignacio Gutiérrez Solana zuzendariaren Adiós fikziozko film laburrarengatik.[14]
- 2014an Goya sarietako soinu onenaren kategoriarako izendatu zuten Caníbal filmarekin, Manuel Martín Cuencarena.
- 2019an Goya sarietako soinu onenaren kategoriarako izendatu zuten Yuli filmarekin, Icíar Bollaínena,
- 2018an Gaudí sarien X. ediziorako, Carla Simón zuzendariaren Verano 1993 filmarengatik, Kataluniako Academiak katalan ekoizpen zinematografiko onenei emana.[15][16][17][18][19]
Erreferentziak
- «Eva Valiño» IMDb.
- «Eva Valiño» UAB - MÁSTER EN TEORÍA Y PRÁCTICA DEL DOCUMENTAL CREATIVO.
- Calzado, Diana. «Abycine ofrecerá talleres de sonido y de guión para jóvenes creadores» eldiario.es.
- «Taller «El pensamiento sonoro en el relato fílmico» con Eva Valiño» www.fundacionsgae.org.
- «DocMontevideo » Eva Valiño» www.docmontevideo.com.
- «EVA VALIÑO: “El sonido directo es el resultado de un trabajo creativo colectivo”. | Barcelona Film Commission» www.bcncatfilmcommission.com.
- Vicente, Eduardo de. (20 de enero de 2020). «La Casa Elizalde presenta a los nuevos valores del cine documental» elperiodico.
- CCELima. «La expresión sonora en el cine: La idea inaudible» CCELima.
- «Medina Film Festival» medinafilmfestival.com.
- «Medina Film Festival» medinafilmfestival.com.
- «Te doy mis ojos » Premios Goya 2020» www.premiosgoya.com.
- Take My Eyes (2003) - IMDb. .
- Ministerio de Educación, Cultura y Deporte de España. .
- «ADIÓS» Alcine.
- «Caníbal » Premios Goya 2020» www.premiosgoya.com.
- Caníbal (2013) - IMDb. .
- «Yuli » Premios Goya 2020» www.premiosgoya.com.
- NOMINACIONES GOYA 2019 / Las mujeres son el relevo del cine español – CIMA – Asociación de mujeres cineastas y de medios audiovisuales. .
- «Estiu 1993» www.academiadelcinema.cat.
Kanpo estekak
- Eva Valiñori elkarrizketa Jesús Solerak
- Eva Valiñok parte hartu duen ekoizpenak, Institut Català de les Empreses Culturals erakundearen eskutik.