Eva Lesmes

Eva Lesmes (Gijón, Asturias, 1961eko abuztuaren 3a) asturiar zinema-zuzendaria, telebistako errealizadorea eta zinema eta telebistako gidoilaria da. Irakasle ere aritzen da.[1]

 

Eva Lesmes
Bizitza
JaiotzaGijón, 1961eko abuztuaren 3a (62 urte)
Herrialdea Espainia
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakgidoilaria, film-zuzendaria eta irakaslea

IMDB: nm0504208 Allocine: 227760 Allmovie: p213626 TCM: 556848 Edit the value on Wikidata

Biografia

Zinema eta Telebista Zuzendaritzan graduatu zen American Film Institute-n (Los Angeles). Aktoreen interpretazio eta zuzendaritzan trebatu zen, John Strasberg, Dominique de Faccio, William Layton eta José Carlos Plazarekin, Madrilen eta Los Angeleseko Lee Strasberg Theatre Instituten. Hainbat gidoi ikastaro egin zituen UCLAn, Los Angelesen, eta Robert Mackee mintegian. Zinema-zuzendaritzan graduatu lortu zuen Madrilgo TAI eskolan.

European Script Found-eko La Converas de Indias gidoia idazteko beka lortu zuen, baita Espainiako eta Ipar Amerikako Lankidetza Batzorde Bateratuaren Fullbright beka bat ere, Ameriketako Estatu Batuetan (AEB) arte-ikasketak handitzeko. AEBko enbaxadak V.I.P. (Visitor International Program) delakora gonbidatu zuen

Ibilbide profesionala

Zineman, gidoilari eta zuzendari gisa lan egin du: El palo (2000), Pon un hombre en tu vida (1996), Al borde (1986), Acto para dos manos (1981), Diario de verano (1981). Pantaila handirako ere gidoilaria izan da 10 film luzetan, besteak beste, Bigas Lunaren Angustia eta Solar Babies, Mel Brooksek ekoitzia. Gainera, Vector Albi eta Tesauro Publicidad produkzio-etxeetan zuzendaritzako laguntzaile aritu da (1982 - 1988).

Telebistako serieak zuzendu ditu, besteak beste: Maitena: Estado alterados (Maitenaren tiretan oinarritutako telesaila) Cuatro Cabezaserako (2008-2010); El comisario Tele 5rako (2009), 4 kapitulutan Ellas y el sexo débil, Boca a boca Antena 3erako (2006); 3 kapitulutan Código fuego (2003); lehen denboraldian Ana y los siete; 34 kapitulutan A las once en casa TVErako (1998-1999); bigarren denboraldiko 13 kapitulutan La casa de los líos Antena 3erako (1997) eta "El escritor de los escritores" izenburuko kapituluan Delirios de amor TVErako (1988).

La noche del escorpión telefilmaren gidoilaria eta zuzendaria izan zen La Forta 2002rako.

1988az geroztik, jarduera profesionala eta irakaskuntza uztartzen ditu. Asturiasko Kultura Sailak, Emakumearen Andaluziako Institutuak, Madrilgo Erkidegoak, Aktoreen Batasunak, La avispak, TAI, La base, NIC eta ECAMek antolatutako ikastaroetan parte hartu du. 2005az geroztik, zinemako prestakuntza aurreratuari buruzko saioa zuzentzen du Central de cinen. Ganberarako interpretazio-tailerrak zuzentzen ditu. 2003an Central de Guiones (fikziozko ikus-entzunezko proiektuak garatzeko agentzia) sortu zuen Javier Gancedorekin. Gidoien Zentralak Drive, BRB, Oberón eta CDA (Centre de Desenvolupament Audiovisual, I.C.I.C.) ekoizleekin lan egiten du.

Zinema-gidoiak garatu dituzte, besteak beste: Un Franco 14 pesetas, edo telebista-gidoiak, Maitena: Estados alterados Cuatro Cabezaserako o Serrallonga, la llegenda del bandoler Oberónerako.

Espainiako[2] Telebista Zientzien eta Arteen Akademiako eta Arte eta Industria Zinematografikoen Akademiako kidea da. Kultura Ministerioaren 2005eko 1OO% Animal film luzeko gidoiak idazten lagundu zuen. CIMAren(emakume zinemagileen eta ikus-entzunezko baliabideen elkartea) sortzileetako bat da.

Sariak eta aintzatespenak

  • 1999an, Espainiako Telebista Zientzien eta Arteen Akademiaren telebistarako filmen gidoi onenaren Pilar Miró saria irabazi zuen A simple vista filmarengatik. Filma Vicente García Oliva idazle espainiarraren L'aire de les castañes eleberrian oinarritu eta egokitu zen, eta Alberto Alonso Blanco transformistaren bizitza eta hilketa kontatzen du.[3][4][5][6]

Filmografía como directora

  • Maldito lunes (2012) film laburra
  • Maitena: Estados alterados (Telesaila)
  • El comisario (Telesaila)
  • Ellas y el sexo débil (Telesaila)
  • Código fuego (2003) (Telesaila)
  • La noche del escorpión (2002) (Telefilma)
  • Ana y los siete (Telesaila)
  • El palo (2001) (Film luzea)
  • A las once en casa (Telesaila)
  • La casa de los líos (Telesaila)
  • Pon un hombre en tu vida (1996) (Film luzea)
  • Delirios de amor (Telesaila)

Erreferentziak

  1. IMDb/ Ficha de Eva Lesmes
  2. Academia de las Ciencias y las Artes de Televisión de EspañaFicha de Eva Lesmes
  3. Academia de las Ciencias y las Artes de Televisión de España” Ganadores I Premio Pilar Miro]
  4. Aszine. (13 de abril de 2017). «Eva Lesmes» Aszine: ocio y cultura en Asturias.
  5. ««Gijón y Asturias son de cine»» El Comercio 29 de mayo de 2016.
  6. Álvarez, Alicia. (13 de septiembre de 2016). «El crimen de Rambal: Asignatura pendiente para Gijón» Cadena SER.

Kanpo esteka

  • IX. Recent Spanish Cinema erakusketa: Mundua
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.