Eva Hache

Eva María Hernández Villegas, artistikoki Eva Hache izenez ezaguna (Segovia, 1971ko abuztuaren 7a) segoviar aktorea, aurkezlea, komediantea eta esataria da. Telebistako programa askotan parte hartu du, eta El club de la comedia, Noche Hache eta Got Talent dira saio aipagarrienetako batzuk. 2005ean Komunikatzaile onenaren Iris saria jaso zuen.

Eva Hache

Bizitza
JaiotzaSegovia, 1971ko abuztuaren 7a (52 urte)
Herrialdea Espainia
Hezkuntza
HeziketaIES Andrés Laguna (en) Itzuli
Valladolideko Unibertsitatea
Hizkuntzakgaztelania
ingelesa
Jarduerak
Jarduerakaktorea, telebista aurkezlea eta film-zuzendaria

IMDB: nm1571584 Twitter: eva_hache Edit the value on Wikidata
Goya Sarien aurkezpena, 2013 otsaila.Ezkerretik eskuinera: Enrique González Macho, Espainiako Zinema Akademiako lehendakaria; Eva Hache, 2013ko sari-banaketaren anfitrioia; Eva Cebrián, TVEko Zinema Saileko zuzendaria; eta Emilio Pina, sari-banaketaren zeremoniaren ekoizle exekutiboa.

Biografia

Zazpi urte arte bizi izan zen Valdepeñasen, Ciudad Realeko probintzian, eta zortzi urtetik hemezortzi urtera bitarte, Cuellar-en (Segoviako probintzian). Ingeles Filologia ikasi eta CAP lortu ondoren, antzerkia egiten hasi zen.

Lan ibilbidea

Hasieran lan klasikoak antzeztu zituen Juan Antonio Quintana aktore eta antzerki-zuzendariarekin Valladolideko Unibertsitateko Antzerki Gelan. 2000. urtean Isabel Sobrinorekin, eurek ekoitzitako kabaret pieza bat interpretatu zuen, Todo por la Talanga, el Chou, non ikusleek aktiboki parte hartzen zuten.

Umorezko Paramount Comedy kateko Nuevos Cómicos, Telecompring, La hora chanante... saioetan bakarrizketak egiten aritu zen, 2003an El club de la comedia saioko laugarren bakarrizketa-lehiaketa irabazi zuen arte. Ondoren, Globomedia produkzio-etxeak kontratatu zuen, eta Manel Fuentesen La noche saioaren laguntzaile jardun zuen,Fuentes y cía saioan (2004-2005), Telecincok emana. Umorezko erreportaria zen, eta ikus-entzuleen aurrean arrakasta lortu zuen.

2005. urtean Splunge saioan ere lan egin zuen, TVEren egoera komiko edo sketchen saio batean, besteak beste, Florentino Fernándezekin eta Patricia Conderekin lankidetzan. Gainera, noizbehinka agertu zen aktore lanetan (komiko pertsonaia beti) produkzio-etxeko serieetan, hala nola Telecincoren 7 vidas eta Antena 3en Casi Perfectos, Emilio Aragónekin batera (Globomediaren jabea).

Antzerki-aktore lan nabarmenak dira: 5mujeres.com (2003-2004) eta Hombres, mujeres y punto (2004-2005). Azken proiektu horretan beste aktore batzuek hartu zuten parte, hala nola María Pujalte eta Nuria González. Zineman paper bat lortu zuen Javier Rebolloren Locos por el sexo (2005) filmean. Eva Hachek irratia ere egin zuen Cadena SER irratian, Gemma Niergarekin.

Iris saria irabazi zuen (Telebista Akademiak emana), 2005ekoa, entretenimendu-programen komunikatzaile onenaren kategorian. Urte horretan bertan, Urrezko TFrako Entretenimendu Saioko Aurkezle Onena izendatu zuten, eta 2006an ere izendatu zuten.[1]

Gero, Globomediaren irudi zela, Evak gaueko programa aurkeztu zuen, Sevillan bizi ondoren, Noche Hache, Cuatrokoa (2005-2008). Unekotasun politikoa umorez eta kritikoki aztertzen zuen, beste kolaboratzaile batzuekin batera, hala nola Ricardo Castella, Marta Nebot, Quequé, Javier Coronas, Fernando Gil eta Julián López. Aurkezle nagusi independente egindako lehen lana eta Cuatroren arrakastarik handienetako bat izan zen saio hori. Umorezko informazio dinamikaren barruan, 2008ko martxoaren 9ko hauteskunde orokorretan "Partido Hache" alderdiko Diputatuen Kongresurako hautagai aurkeztu zen.

2009an, Saturday Night Live-ren bertsio espainiarrean parte hartu zuen, Cuatron, baina saioa erretiratu egin zen audientzia asko jaitsi zelako.

2011ko urtarrilean, El club de la comedia saioaren beste edizio bat aurkezten hasi zen La Sextan. Hain zuzen ere, bakarrizketa-saio horretan ospetsu egin zen Eva. Dani Rovira, Ángel Martín, Berto Romero, Carmen Machi eta Dani Mateo bakarrizketari berriek (batzuk esperientziadunak) hartu zuten parte.

2011ko maiatzaren 8an, La Sexta katean Con hache de Eva elkarrizketa-saioa aurkezten hasi zen. Audientzia-indize eskasak zirela eta, bertan behera geratu zen lau emisioren ondoren.[2] Estreinaldian, José Luis Rodríguez Zapatero elkarrizketatu zuen orduko gobernuko presidentea.

2012ko otsailaren 19an Goya Sarien XXVI. edizioa aurkeztu zuen, eta 2012ko abenduan Zinema Akademiak 2013ko otsailaren 17an egindako 27. zeremoniaren aurkezle iragarri zuen.[3][4]

2015eko otsailaren 27an, Guasabi kamera ezkutuaren saioa estreinatu zuen Cuatron. Hala ere, lehen emanaldian audientzia-emaitza apala izan zen, eta Mediasetek formatua ez jarraitzea erabaki zuen.[5] Atresmedian ez zuen gustuko izan Guasabin egindako lana, eta El club de la comedia saioan Alexandra Jiménezek ordezkatu zuen.[6]

2015eko abenduan, Movistar+-eko #0 kanalaren fitxaketa iragarri zen, Web Therapy telesaileko protagonista izateko. Rebeca Miller da Lisa Kudrow protagonista zuen serie amerikarraren egokitzapen espainiarra. Kate horretako lehen fikzioa izan zen, eta 2016. urtean estreinatu zen.[7]

2016. eta 2018. urteen artean, epaile-lanetan parte hartu zuen, Edurne, Jorge Javier Vázquez, Risto Mejide eta Santi Millánekin batera, Telecincon emandako Got Talent show espainiarrean.[8]

2018an, Vintache izeneko musika-talde bat sortu zuen eta Late Motiv saioan parte hartu zuen bertsioak egiten, eta zuzeneko hainbat saio ere egin zituen Madrilgo Sol izeneko aretoan. Urte horretan bertan, José Luis Cuerdak zuzendutako Tiempo después filmean kolaborazio txiki bat egin zuen.

2019. urtearen hasieran, TVEk iragarri zuen Eva Hache izango zela El paisano formatuko gidari berria, eta La paisana izena hartuko zuela. Hala, Pablo Chiapella aktorea, lehen denboraldiaren arduraduna, eta Edu Soto umorista, bigarrenaren gidaria, ordezkatu zituen.[9]

2020an iragarri zen Eva Hache Idiotizados filmaren zuzendaritzaz arduratuko zela, Moderna de pueblo komikiaren egokitzapena. Filma 2021ean hasi zen eta 2022an estreinatu zen.[10][11]

Sariak eta aintzatespenak

  • 2005ean Iris saria irabazi zuen entretenimendu-programen komunikatzaile onenaren kategorian, Telebista Akademiak emana.
  • 2005ean Urrezko TFrako Entretenimendu Saioko Aurkezle Onena izendatu zuten.
  • 2006an Urrezko TFrako Entretenimendu Saioko Aurkezle Onena izendatu zuten.[1]

Lanak

Telebista

Urtea Saioa Jarduera Cadena Atalak
2001 Nuevos cómicos Bakarrizketagilea Paramount Comedy
2002 - 2003 La hora chanante Zenbait pertsonaia Comedy Central 6 atal
2004 - 2005 El club de la comedia Bakarrizketagilea La 2; Canal+; Antena 3 4 atal
2004 - 2015 Pasapalabra Gonbidatua Telecinco 17 atal
2003 - 2005 La noche... con Fuentes y Cía Laguntzailea 57 atal
2005 Splunge La 1 16 atal
2005 - 2008 Noche Hache Aurkezlea Cuatro 3 atal
2008 - 2011 Buenafuente Gonbidatua La Sexta 2 atal
2009 Saturday Night Live Laguntzailea Cuatro 13 atal
2009; 2011 Ilustres ignorantes Gonbidatua Canal + 2 atal
2011 Sé lo que hicisteis... Gonbidatua La Sexta Atal 1
APM? TV3 Atal 1
Con Hache de Eva Aurkezlea La Sexta 8 atal
2011 - 2014 El club de la comedia 52 atal
2012 XXVI edición de los premios Goya La 1 Atal 1
Buenas noches y Buenafuente Gonbidatua Antena 3 Atal 1
2013 XXVII edición de los premios Goya Aurkezlea La 1 Atal 1
2015 Guasabi Cuatro Atal 1
Planeta Calleja: Glaciar Aialik Gonbidatua Atal 1
2016 ¡Qué tiempo tan feliz! Gonbidatua Telecinco 2 atal
2016; 2018 Late motiv Gonbidatua #0 2 atal
2016 - 2018 Got Talent España Epaimahaikoa Telecinco 41 atal
2017 Chester in love Gonbidatua Cuatro Atal 1
Sábado Deluxe Gonbidatua Telecinco Atal 1
2018 Viva la vida Gonbidatua Atal 1
2019 Las que faltaban Gonbidatua #0 Atal 1
La mejor canción jamás cantada Epaimahaikidea La 1 2 atal
31-D: Un golpe de gracia Gonbidatua Atal 1
2019 - 2020 La paisana Aurkezlea 12 atal
2020 Adivina qué hago esta noche Gonbidatua Cuatro Atal 1
Pasapalabra Gonbidatua Antena 3 Atal 1
2021 ¿Quién quiere ser millonario? Lehiakidea Atal 1
Mask Singer: adivina quién canta Lehiakidea 2 atal
LEGO Masters Epaimakaikoa 5 atal
2023 25 palabras Gonbidatua Telecinco 3 atal

Telebistako serieak

Urtea Seriea Pertsonaia Katea Atalak
2004 Casi perfectos Cassandra Antena 3 Atal 1
2004; 2006 7 vidas Kazetaria / Casting zuzendaria Telecinco 2 atal
2010 Museo Coconut Gerta Neox Atal 1
2016 Web Therapy Rebeca Miller #0 16 atal

Zinema

Urtea Seriea Pertsonaia Oharrak
2006 Locos por las relaciones Purita 2. mailako pertsonaia
2012 Madagascar 3: Europe's Most Wanted Capitána Chantel Dubois Bikoizketa
2018 Tiempo después Sara Gutemberg 2. mailako pertsonaia
2019 La Gallina Turuleca Turuleca Ahotsa
2022 Idiotizadas Zuzendaria

Film laburrak

Urtea Seriea Pertsonaia Oharrak
2003 Snow bordes 2. mailako pertsonaia
2004 Golpe de suerte Enfermera 2. mailako pertsonaia

Antzerkia

Urtea Antzerki lana
2003 - 2004 5mujeres.com
2004 - 2005 Hombres, mujeres y punto
2013 Fisterra
2017 Los vecinos de arriba

Irratia

Año Saioa Irrati katea
2003 La ventana Cadena SER
2021 Tú no me conoces Podimo

Liburuak

  • Hache, Eva (2006). Así me lo aprendí yo./ Horrela ikasi nuen nik. Eva Hacheren bakarrizketak. Aguilar edizioak. ISBN 84-03-09714-X

Erreferentziak

Kanpo estekak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Eva Hache Aldatu lotura Wikidatan
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.