Eva García Magriñá
Eva García Magriñá (Donostia, 1966) ikertzaile, idazle eta hizlaria. Gipuzkoako haur abandonatuen problematikari buruzko bi liburu idatzi ditu.[1]
Eva García Magriñá | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Donostia, 1966 (57/58 urte) |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Bizilekua | Orio |
Hezkuntza | |
Heziketa | Euskal Herriko Unibertsitatea |
Hizkuntzak | gaztelania euskara |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea, ikertzailea eta hizlaria |
Biografia
Eva García Magriñák Magisteritza ikasi zuen Euskal Herriko Unibertsitatean. Ondoren, Gizarte eta Hezkuntza Eremuen Ikerketa Masterra lortu zuen, hau ere EHUn.[2]
Elkar eta Aiurriren bitartez argitaletxeen mundura hurbildu zen eta bere lehenengo ikerketak Orio eta inguruko historiari buruzkoak izan ziren.
2008an, Manuel Larramendi Kultur Bazkunak deitutako ikerketa-bekan parte hartu zuen, eta horren emaitza izan zen bere bakarkako lehen ikerlana, Fraisoroko amak, Fraisoroko haurrak (2011), euskaraz argitaratua. Fraisoroko sehaska-etxearen historiari buruzkoa.[3]
2020an, Mujeres de barro, infancias de cristal argitaratu zuen, bere bigarren liburua, kasu honetan gaztelaniaz eta Andoaingo Manuel Larramendi Kultur Elkarteak argitaratua.[4] Tabakaleran aurkeztutako lan honetan, haur abandonatuak eta haien amek jasandako gaitzespen soziala nabarmentzen da.[5]
Argitaratutako lanak
- Fraisoroko amak, Fraisoroko haurrak (2011)
- Mujeres de barro, infancias de cristal (2020)
Erreferentziak
- «Mujeres de barro, infancias de cristal» Fundación Kutxa.
- «Instituto Vasco de Criminología» Universidad del País Vasco.
- Alustiza Martínez, Carlos. «Nodrizas en Gipuzkoa» Enciclopedia Auñamendi.
- «Mujeres de barro, infancias de cristal» Sociedad Cultural Manuel Larramendi.
- «La sociedad aislaba a las mujeres que concebían de forma "ilegítima"» Diario Vasco.