Eva Esnaola Agesta
Eva Esnaola Agesta (Urnieta, Gipuzkoa, 1960ko azaroaren 23a -) ultramaratoilaria da, beteranoen mailan Munduko errekorrak lortu dituena. Hernani Kirol Klubeko kidea da.
Eva Esnaola Agesta | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
![]() | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Bizitza | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Jaiotzako izen-deiturak | Eva Esnaola Agesta | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Jaiotza | Urnieta, 1960ko azaroaren 23a (63 urte) | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Herrialdea | ![]() | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Hezkuntza | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Hizkuntzak | gaztelania euskara | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Jarduerak | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Jarduerak | maratoilaria | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
|
Ibilbidea
Spartathlon proban (Esparta eta Atenas arteko proba) parte hartu duen emakumezko euskaldun bakarra da eta hirugarren egin zuen 2014an. 247 km-ko distantzia 30 ordu eta 52 minututan bete zuen[1]. Beteranoen mailan Espainiako selekzioko kide da. 2022an Veronan izandako proban Espainiako selekzioan izan den kide adintsuena izan zen, 61 urterekin.
Mundu mailako errekor ugari ditu W55 eta W60 kategoriatan[2].
Palmaresa
Elite mailan
- 100 km Espainiako txapeldun ordea (2): 2010, 2011
Beteranoen mailan (W55)
- Munduko txapelduna 24 ordutan (2017)
- Munduko txapeldun ordea 100 km (2016)
Munduko errekorrak
Erreferentziak
- (Gaztelaniaz) «Recibimiento a Eva Esnaola tras el éxito logrado al culminar la dura y complicada prueba de Spartathlon» El Diario Vasco 2014-09-30 (Noiz kontsultatua: 2022-12-26).
- (Gaztelaniaz) «Eva Esnaola, campeona del mundo veterana de las 24 horas con un registro de casi 200 kilómetros» El Diario Vasco 2017-07-04 (Noiz kontsultatua: 2022-12-26).
- «Estadísticas Ultra Marathon DUV» statistik.d-u-v.org (Noiz kontsultatua: 2022-12-26).
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.